Durangon Folk

2017/12/08
Durangon Folk

Bertoko eta kanpoko folklorea erakusteko asmoz sortu genuen Kriskitin dantza taldekook DURANGON FOLK jaialdia. Ia konturatu barik berriz, 19. ediziora heldu gara

Hainbat herritako folkloreaz gozatu dugu urteokaz;  Galizia, Katalunia, Gaztela, Asturias, Menorca, Andaluzia, Murtzia, Aragoi, Madrile, Txina, Txekia, Colombia, Yakutia, Kroazia,  Kuba eta beste hainbat lekutakoak izan ditugu gonbidaturik.

Aurton Kantabriako AL TRESBOLIYU gaita taldea izango dugu gurekin.

Baita Areatzako ARRATIA SUGOI  panpin laborategiak egindako; Maurizia pandejolea, Fasio trikitilaria eta Leon Albokaria irudikatzen duten panpina erraldoiak

KRISKITIN taldetik berriz, 5 urtetik hasi eta 70 arteko 50 bat dantzari

Folkloreaz gozatzeko aukera zein hobea izango dugu Durangon, abenduaren 9an,  zapatua eguerdian Durangon kalerik kale, plazarik plaza.