Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Marisa Barrena AKELARREA

Dokumentuaren akzioak

AKELARREA

2014/06/20 15:28

Durangoko Kriskitin dantza taldeko, dantzari, musika eta kantariok AKELARREA izeneko ikuskizuna eskainiko dugu Elorrion udako solstizioari ongi etorria emoteko.

Eguna: ekainak 23

Ordua 10:30

Lekua: Elorrioko San Roke auzoa

 

Elorrion eskaini genuen estraineko aldiz ere AKELARREA ikuskizuna eta, harrezkero hainbat lekuan izan gara; Durangon, Abadiñoko Gerediagan, Bakion, Sopelan, Mungian. Urterik urtero ikuskizuna hobetzen eta borobiltzen ahalegindu gara. Aurtongo ekarpena, ikuskizunari amaiera emoteko J.A. Aromak sortutako koplak dira. 

Urteko egunik luzeenari eta gaurik laburrenaren magian murgilduz udako solstizioa iragartzeko dantza eta musika ikuskizuna da Akelarrea, antzinako akelarreetara bidaia imagionarioa. 

Akelarrean egiten diren gauza guztien artean dantza eta alaitasuna da nagusi, gizon eta emakumeen arteko hurbiltasunerako ohikoena eta baztertu ezina. Garai bateko gizandreak ostera, gaitzetsi, zigortu eta erre egin zituzten, derrigorrean horrelako aitorpenak egin ondoren "...eta emakume hark, xaloki, egia zela aitortu zuen, izan zela behin akelarrean, baina dantza egitearren joan zela, denontzako gozagarria den dantza egitearen grinari uko egin ezinik"


Gure akelarrean aspaldiko gizandre haiek gogoan izango ditugu eta, bide batez, haien askatasun egarria eta dantzan gozatzeko grina kutsatzen saiatuko gara elorriarrei eta ikuskizunera hurbiltzen diren guztiei

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Marisa Barrena

Marisa Barrena