Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Lamiako Maskarada Lamiako Maskarada 2019

Dokumentuaren akzioak

Lamiako Maskarada 2019

2019/04/27 10:45

Leioako Lamiako auzoaren izena omenduko duen jaia ospatuko da maiatzaren 31n, Lamiako Maskarada, alegia.

Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako.

Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da. Hiru atal izango dira: 17:30ean, 18:00etan eta 22:30ean.

Hurrengo bideoan 40.Urteurrenaren ekitaldia ikus dezakezue:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Lamiako Maskarada

Lamiako Maskarada

Lamiako Maskarada 1978. urtean sortu zen eta 1979ko maiatzaren azken ostiralean lehen antzezpena egin zuen. Euskal Herriko mitologia berreskuratzen duen jai berezia da Maskarada, non herri partaidetza osagai nagusietako bat den. Lamiako padura inguruak lamien izena hartu zuen, herri kondairak azaltzen duenaren arabera lamiak bertan elkartzen baitziren. Hain zuzen ere, kondairak lamiek lamia bihurtu zuten Prudentzia izeneko emakume baten istorioa kontatzen du.

http://lamiakomaskarada.blogspot.com/

https://youtu.be/_3RuoNd4v3w