Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kresala Dantza Taldea Kresala dantza taldeak “Amoria & Dolore” ikuskizuna ekainaren 22an estreinatuko du

Dokumentuaren akzioak

Kresala dantza taldeak “Amoria & Dolore” ikuskizuna ekainaren 22an estreinatuko du

Kresala dantza taldeak “Amoria & Dolore” ikuskizuna ekainaren 22an estreinatuko du

Kresala, Amoria & Dolore. Argazkia: Juan Carlos Ruiz

Kresala dantza taldea Amoria & Dolore, Elkano, lehen mundubira apirilaren 5ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian egiteko zen estreinaldia, atzeratu egin da coronavirusen osasun alarma egoera delata ekainaren 22ra. Faustino Aranzabalen dantza zuzendaritzapean eta Enrike Solinis eta Miren Zeberioren musikarekin, euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizun proposamen berri hau, gizakiaren historiaren ekintza mugarri handienetako batean oinarrituta dago. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz.

 Kresala Amoria & Dolore
Kresala, Amoria eta Dolore. Argazkia: Juan Carlos Ruiz

Ikuskizunean zehar nabarmen geldituko da Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zala. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: euskaldunen arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta euskal herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina. Beraz, nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan. 

Kresala  “Amoria & Dolore”
Kresala, Amoria & Dolore. Argazkia: Juan Carlos Ruiz

Horrela, Kresalako 30 dantzari gipuzkoarrek herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresioan, dantza preklasikoko bilduma oparoa osatu dute, antzezpena era naturalean burutuz, akto bakar batean garatutako ballet sorkuntza 17 dantza hauekin osatuz: Anacarsis; Gallarda & Branlea; Seikilosen epitafioa; Amorosen partizia; Ale arraunean; Errege-bufoiaren jota ; Aista txinkurrun txankun; Loa loa txuntxurrun berde; Malambo; Primus circumdedisti me Mappamundi; Sagar-dantza I Courteges; Sagar-dantza II Kherestonak; Pabanea; Los nadies; Portutxoa; Neska ontziratua; eta azkenik Thira marinelak thira dantza obrak.

Kresala Amoria & Dolore
Kresala, Amoria eta Dolore. Argazkia: Juan Carlos Ruiz

Dantza-maisu eta koreologo erreferente hauek izan dituzte giltzarri eta inspirazio iturri nagusi: Juan de Esquivel Navarro (Sevilla XVI-XVII); Juan Ignacio de Iztueta (Zaldibia, 1767-1845); eta Antonio Gades (Elda, 1936 - Madril, 2004), euren gogoeta, idatzi eta lanei keinu garbiak eginez. Honekin batera, idazle ezagunen poemak emanaldia hezurmamitzen dute besteak beste poeta ezagun hauenak: Joxe Anton Artze (Usurbil, 1938-2018); Bernart Etxepare (Sarasketa, 1480-1545); edota Eduardo Galeano (Montevideo, 1940-2015). Azken batean, dantzaren antzerki sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten dute, drama tradizional garaikide bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.

Kresala Amoria & Dolore
Kresala, Amoria eta Dolore. Argazkia: Juan Carlos Ruiz

Mundubira 500 Elkano Fundazioaren babesarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Victoria Eugenia antzokiaren laguntzarekin, Amoria & Dolore ikuskizunaren azken ikutuekin dabiltza Kresala taldeko dantzariek, Idoia Ibarzabal dantza-maistra, Inma Irazustabarrena argi diseinatzailea, Ramón García jantzi egilea eta Xabier eta Benito Garate anaien buruko egileek lagun dutela, Errenteriako dantzagunean martxoaren 7an egindako entsegu-irudietan ikus daiteken bezala. Esan bezala estreinaldiaren data berria ekainaren 22an izango da. Aurrerapen modura horra hor making-of printzak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kresala Dantza Taldea

Kresala Dantza Taldea

KRESALA DANTZA TALDEA. 1968an sortua Gene Yurre dantzari eta koreografoaren eskutik. Talde aitzindaria Euskal Herrian euskal dantzaren bilakaera berrian. 1993ko ekainetik Faustino Aranzabal da taldearen zuzendari artistikoa. Tradizioa sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, dantza antzezpen berritzailea burutu du, hogeita hamar ekoizpen saiotik gora osatuz: Sokadantzan, Besta Berri, Marixe, Sehaska, Ayres for the theatre, Buba eta Bubu, Oteizaren kaxa beltza, Argia, keinuka, Ródchenko edo Hala ere ikuskizunekin. Lan guzti hauek, formatu ezberdinetan aretoko eskaintza erregistro zabala eskainiaz, ikusle helduei zein haurrei zuzenduta daude. Nazioarteko dantza jaialdi ugarietan parte hartu du, hala nola: Suitzan, Belgikan, Herbeheretan, Alemanian edo Finlandian. Artearen beste diziplinekin elkar eragiten du, sortzaileekin batera lankidetzan.

 

www.kresalaedt.com