Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Itxas Argia #NikEtxeanDantzatukoDut ekimena

Dokumentuaren akzioak

#NikEtxeanDantzatukoDut ekimena

2020/05/04 12:00
48 egun #NikEtxeanDantzatukoDut ekimenarekin hasi ginenetik. Guztira, 43 bideo grabatu, editatu eta igo ditugu gure sare sozialetara. Gure asmoa berrogeialdia arintzea zen eta, bide batez, Euskal Dantzen mundua jendeari apur bat gehiago hurbiltzea. Jakin badakigu gure proiektu hau pertsona askorengana heldu dela, eta Deia eta Bizkaiko Hitza (Berria) bezalako egunkarietan ere izan du oihartzuna. Esperientzia honen lekuko gisa, Facebook eta Instagram bitartez argitaratuko bideoak Youtubera igo ditugu bizitza luzeagoa eduki dezaten bertan. Hemen duzue bideoen zerrenda ikusgai. Eskerrik asko jarraitu eta animatu gaituzuenoi! Esan beharrik ez dago, badakizue non gauden mundu honetan barrena gurekin batera jarraitu nahi baduzue!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Itxas Argia

Itxas Argia

1964. urteaz geroztik Getxo eta inguruak dantzan jartzen...