Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Itxas Argia JANTZARI Dokumentala Getxora ekarriko du Itxas Argia Dantza Taldeak

Dokumentuaren akzioak

JANTZARI Dokumentala Getxora ekarriko du Itxas Argia Dantza Taldeak

2021/11/09 13:43
"JANTZARI: Tradizioa eta parekidetasuna" izeneko dokumentala Getxon proeiktatuko dugu. Horretarako, Azebarrin elkartuko gara azaroaren 19an, ostiralez. Sarrera doakoa da baina izen ematea derrigorrezkoa izango da aforoa bete arte (lagun bakoitzak bi sarrera hartu ahal izango ditu).
AZAROAK 19, OSTIRALA
19:00 | Ateak irekitzea
19:30 | Dokumentalaren aurkezpena
19:35 | Dokumentalaren proiekzioa
20:45 | Mahai-ingurua
SINOPSIA
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Itxas Argia

Itxas Argia

1964. urteaz geroztik Getxo eta inguruak dantzan jartzen...