Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea Baserritar jantziak atontzeko hitzaldia

Dokumentuaren akzioak

Baserritar jantziak atontzeko hitzaldia

Noiz 2018/11/27
17:00
Non Urnieta, Magale Ikastetxea (San Juan kalea 1)
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Baserritar jantziak atontzeko hitzaldia

Ane Albisuk baserritar jantziak atontzeko hitzaldia eskainiko du.

Zer eta nola jantzi hurrengo Olentzerotan?

Ane Albisuk eskainiko du hitzaldia. Tradiziozko euskal jantzietan aditua, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea da.

Bi atal ditu hitzaldiak, teorikoa eta praktikoa. Teorikoan gure jaietan janzten ditugun janzki eta jantzien izaera ezagutu eta iturburuari buruzko ezaguera sakona jasokodute bertaratzen direnek.

Praktikoan euskal jantziak janzteko era erakutsiz eta norberaren jantzia birmoldatzeko proposamenak egiteko aukera egongo da. Norberaren jantziak eraman daitezke.

Ordu eta erdiko iraupena izango du hitzaldiak. Urnietako Magale Ikastetxean ospatuko da, azaroaren 27an 17:00etan.

Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak eta Magale ikastetxeak antolatua.

Dokumentuaren akzioak

Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea

Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea