Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Ibarra-kalduren 50.urteurrena. Zineforum: “Jotamentala”

Dokumentuaren akzioak

Ibarra-kalduren 50.urteurrena. Zineforum: “Jotamentala”

Ibarra-kaldu elkartearen lehen urteetan zinemazaleen atala ere izan zuen elkarteak, eta zineforum haiek ere gogoratu nahi izan ditugu gure 50. urteurrenaren egitarauan. Hori dela-eta, maiatz honetan “JOTAMENTALA” filma proiektatuko dugu: AIKO taldeak egindako dokumentaleko protagonista jota da, gure kulturan berebiziko garrantzia duen dantza hori, AIKOtarrek “erabateko dantza” izendatzen dutena.

“Jotamentala” dokumentalak 50 minutuan aztertzen ditu jotaren historia eta bilakaera bitxiak, izan ere, lehengo mendeko dantzarik herrikoienetarikoa, iraganean atzerriko eta bekatuzko kutsua izatetik, Euskal Herriko dantza jator eta garbiaren ikur nagusia izatera iritsi baitzen. Otsailaren 12an eman zen aurreneko aldiz jendaurrean eta, harrezkero, Iruñean, Gazteizen eta Errenterian ere jarri da ikusgai. Horregatik, itzelezko pagotxa izango dugu gozagarri Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan, maiatzaren 19an, ostegunean, 19:30ean. Saio doakoa izango da, eta nahi duen ororentzat irekia. Ondoren, solasaldia egingo dugu, filma hizpide.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com