Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Ibarra eguna 2017 Barakaldon

Dokumentuaren akzioak

Ibarra eguna 2017 Barakaldon

Ekainaren 3an, larunbatean, Ibarra-kaldu elkarteak berriz egingo du ikasturteari amaiera emateko urteroko jaia, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan, jardueraz beteriko egun batean.

Hasteko, Xake Plaza deritzan auzoko txokoan, 13:00etan, musika eta dantza emanaldia izango da, eta bertan Ibarra-kalduko dantzari guztiek parte hartuko dute, bai txikienek, bai nagusien taldeko zaharrenek ere.

Geroago, 14:00etan, harri zulatzaileen erakusketa egingo da, Santa Teresa plazan, Beurko-Bagatzako merkatari eta ostalarien elkarteak antolaturik. Horren ostean herri bazkaria egingo da, Argalario tabernak antolaturiko indaba jana, hain zuzen ere. Horretarako txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 29a da, astelehena.

Bitartean, 15:00etan, paella jana egingo dute elkartearen egoitzan Ibarra-kalduko kide guztiek, izena eman nahi duten guztiekin batera, arratsaldeko ekitaldirako indarrak berritzeko. Izena emateko azken eguna, maiatzaren 29a, astelehena.

Eta, amaitzeko, 19:00etan, Xake Plazara berriro ere, han guztiek parte hartzeko erromeria egingo baita, AIKO taldeak gidaturik. Horrela, iazko azaroan bertan behera utzi behar izan genuena egingo ahal dugu, azkenik! Gonbita zabal-zabala egiten diegu barakaldar guztiei erromeria honetara parte hartzera etortzeko, AIKO taldearekin gozatzera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com