Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu Elkartea “Herrien Arteko Folklore Jaialdia” berriz itzuliko da Barakaldora, 22. edizioarekin

Dokumentuaren akzioak

“Herrien Arteko Folklore Jaialdia” berriz itzuliko da Barakaldora, 22. edizioarekin

Ibarra-kaldu elkartea  2018/11/18

Barakaldoko Ibarra-kaldu elkarteak berriro dakarkigu Herrien Arteko Folklore Jaialdia, eta aurtengo 22. edizioa azaroaren 28tik abenduaren 10era arte garatuko da. Jaialdia honek babesle ditu Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala eta Kutxabank, eta beste erakunde batzuk ere baditu laguntzaile, hala nola, Barakaldo Antzokia, Deia egunkaria, Radio7-Tele7, Metro Bilbao eta Kilika Bertso Eskola.

Ohi denez, jaialdiaren ekitaldi nagusiak Barakaldo antzokian egingo dira, abenduaren 7an eta 8an, eta Barakaldotik kanpoko jardunaldian, abenduaren 9an, aurten Igorre izanik kanpoko plaza. Baina horietaz gain, aurreko bi asteetan beste ekitaldi batzuek ere osatzen dute jaialdiaren egitaraua.

Ekitaldi osagarriak

  • Jaialdiaren 22. edizioko egitarauari argazki-erakusketak emango dio hasiera eta amaiera, azaroaren 26tik abenduaren 10era arte garatuko baita, Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoan. Erakusketaren bidez ezagutarazi nahi dira edizio honetan parte hartzen duten taldeen kulturak.
  • Hitzaldi-solasaldia izango da bigarren ekitaldia. Azaroaren 29an egingo da, osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan. Gure folklorearen hainbat alderdi aztertzen eta ezagutarazten jarraitzeko, aurten, euskal soinu-grabazio zaharrak izango ditugu aztergai. Horretarako, Inaxio López de Arana ikertzailea izango dugu hizlari, besteak beste, Rudolf Lubitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko, eta, aldez aurretik, “Maitia nun zira” film laburra emango dugu, Lehen Mundu Gerran Alemaniako kontzentrazio esparruetan zeuden euskal presoei egindako grabazioak oinarri dituena.
  • Hirugarren ekitaldia bertso afaria izango da. Azaroaren 30ean egingo da, ostirala, 22:00etan, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoaren bezperan. Ekitaldian Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariek hartuko dute parte. Kilika Bertso Eskolarekin batera antolatu da eta afariaren aurretik bertso poteoa egingo dute eskolakideek 20:00etatik aurrera.

 

Ekitaldi Nagusiak

Barakaldo Antzokiko ekitaldi nagusietan, Ibarra-kaldu talde anfitrioiaz gain, eta Kilika bertso eskolak aurkezturik, gonbidaturik izango ditugu, dantza-egunean, Asturiaseko Lugones herriko La Sidriña taldea eta Errioxako Briones herriko dantza taldea, eta musika egunean, aldiz, Juravca abesbatza, emakume lipobenoek osatua, eta Residence Irish Band, Bilboko Residence kafe-etxeko irlandar sessionetako taldea, session horiek hamarkada eta erdia pasatxo bete dutela ospatzeko. Hirugarren egunean, Barakaldotik kanpo egiten den emanaldian, Arratiako Igorre herriko Arantzarte taldea izango da aurtengo talde gonbidatuen anfitrioia.

Beti bezala, ekitaldi nagusiotako sarrera doakoa izango da.

  • MUSIKA EGUNA abenduaren 7an izango da, ostirala, eta Barakaldo Antzokian egingo da saioa, 19:30ean. Bertan, Ibarra-kaldu anfitrioarekin batera arituko dira JURAVCA talde lipobenoa eta RESIDENCE IRISH BAND taldea, ekitaldiko aurkezpenak Kilika Bertso Eskolak eginik. Gainera, aurten 30 urte bete dituenez, LUTXANAKO DULTZAINA TAILER-ESKOLA ere izango dugu egun horretan, saioa hasi aurretik antzokiaren sarrera eta inguruak girotzen.
  • Jaialdiko DANTZA EGUNA Barakaldo antzokian egingo da, abenduaren 8an, larunbata, 19:30ean, eta IBARRA-KALDU anfitrioiarekin batera LA SIDRINA taldea eta BRIONES herriko dantza-taldea arituko dira oholtzan. Aurretik, eta eguraldia lagun, egun horretan bertan, 19:00etan, kalejira bat egingo dute dantza taldeok antzokiaren inguruko kaleetan, Llanoko kartoi banda lagun, aurten 40. urteurrena ospatzen baitu. Gainera, antzoki barruko ekitaldian sorpresatxo bat izango dugu, Laguntasuna dantza taldeak parte harturik.
  • Barakaldotik KANPOKO EGUNA, Bizkaiko beste udalerri batean egin ohi dena, jaialdiko hirugarren egun nagusira itzuliko da aurten. Arratiako Igorre herrian izango da ekitaldia, abenduaren 9an, igandea, 13:00etan. Bertako ARANTZARTE dantza taldearekin batera Asturiaseko LA SIDRIÑA eta Errioxako BRIONES herriko taldea arituko dira jendaurrean.

 

Aurreko 21 edizioetan, Ibarra-kaldu talde antolatzailearekin batera, 33 dantza taldek hartu dute parte dantza-egunean, Estatuko sutonomia erkidego guztietatik etorrita, baita Belgikatik, Frantziatik, Italiatik eta Portugaletik ere. Talde horietako musikariez gain, beste 26 musika taldek eta hainbat bertsolarik ere hartu dute parte musika egunean, non tokitxo bat egin zaien gure inguruan dirugun gutxiengoei. Gainera Bizkaiko 14 talde ere izan ditugu, anfitrioi lanetan, Barakaldotik kanpo egiten den eguneko emanaldian.

 

Herrien arteko XXII. Folklore Jaialdiaren egitaraua

 ATARIKO EKITALDIAK

Azaroak 26, astelehena – abenduak 10 astehena

ARGAZKI ERAKUSKETA Herrien arteko XXII. Folklore Jaialdiko parte hartzaileen kulturak ezagutarazteko, Clara Campoamor zentro zibikoan.

Azaroak 29, osteguna

19:30 – HITZALDI-PROIEKZIOA: “Euskal soinu grabazio zaharrak”, Inaxio López de Arana hizlari eta “Maitia nun zira” film laburra. Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

Azaroak 30, ostirala

20:00 – BERTSO-POTEOA, Kilika bertso eskolarekin.

22:00 – “BERTSO AFARIA” Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

 

EKITALDI NAGUSIAK

Abenduak 7, ostirala (Barakaldo Antzokia)

19:00 –Lutxanako DULTZAINA ESKOLA (kalejira)

19:30 – MUSIKA ENTZUNALDIA

  • RESIDENCE IRISH BAND (irlandar musika)
  • JURAVCA talde lipobenoa
  • IBARRA-KALDU (Euskal Herria)

Abenduak 8, larunbata (Barakaldo Antzokia)

19:00 – Dantza-taldeen kalejira, Llanoko kartoi bandak ere parte harturik.

19:30 – DANTZA EMANALDIA

  • LA SIDRINA folklore taldea (Lugones - Asturias)
  • BRIONES herriko dantza taldea (Errioxa)
  • IBARRA-KALDU elkartea (Euskal Herria)
  • Aurkezpenak KILIKA bertso-eskolak egingo ditu.

 

Abenduak 9, igandea (IGORRE)

13:00 DANTZA EMANALDIA

  • LA SIDRINA folklore taldea (Lugones - Asturias)
  • BRIONES herriko dantza taldea (Errioxa)
  • ARANTZARTE dantza-taldea (Igorre - Euskal Herria)

Aurreko edizioetako dantza talde, musikari eta bertsolariak

Jatorria

Dantza-Taldea

Urtea

Edizioa

Andorra

“Esbart Dansaire D'Andorra La Vella”

1999

2011

3

15

Belgika / Bélgica

“Die Boose”, Izegem

2003

7

Frantzia / Francia

“Kelc´h Keltieg Rostren”, Rostrenen (Bretainia / Bretaña)

2001

5

“Lous Crabots de Semisens”, St.-Vincent-de-Tyrosse (Landak / Las Landas)

2009

13

“Le Quadrille Occitan”, Toulouse

2013

17

Italia

“Terra Del Sole”, Lombardia (Italia)

2002

6

Portugal

Grupo Folklórico “Taveiro”, Coimbra

2000

4

Grupo Folklórico de Vila Verde

2010

14

Andaluzia / Andalucía

Grupo Municipal de Canto y Danza, Baza (Granada)

2007

11

Agrupación cultural Solera, Alhaurín de la Torre (Málaga)

2017

21

Aragoi / Aragón

Grupo Folklórico “Nª Srª. de la Alegría”, Monzón (Huesca)

2006

10

Grupo de Jotas “Cinco Villas”, Bárdena (Zaragoza)

1997

2013

1

17

Asturias

Grupo Folklórico “Excélsior”, Gijón (Asturias)

1997

1

Grupo “Xagardua”, Colunga (Asturias)

2006

10

Kanariak / Canarias

Agrupación Folklórica “Oroval”, La Orotava (Tenerife)

2005

9

Kantabria / Cantabria

Grupo de Danzas de Ribamontán al Mar

2004

8

Gaztela eta Leon /
Castilla y León

Grupo de Canto y Danza “Escuderos del Arlanza”, Sª. Mª del Campo (Burgos)

2003

7

Grupo de Danzas "El Castro", Ponferrada (León)

1998

2

Agrupación Folklórica de Alba de Tormes (Salamanca)

2008

12

Grupo folklórico “Urdimbre”

2016

20

Gaztela-Mantxa /
Castilla-La Mancha

Agrupación Folklórica "Virgen de Gracia", Puertollano (Ciudad Real)

1998

2

Grupo folklórico “Puebla del Aljibe, Santa María de los Llanos (Cuenca)

2017

21

Katalunia / Catalunya

Grupo “Esbart Sant Martí”, Bartzelona / Barcelona

2002

6

Grupo “La Farandola”, L´Escala (Girona)

2009

13

Valentziako Erkidegoa / Comunidad Valenciana

Grupo de Danzas “Carrascal”, Alcoy (Alacant / Alicante)

1999

3

Grupo de Danzas de Villena (Alacant / Alicante)

2015

19

Extremadura

Grupo “Los Jateros”, Fregenal de la Sierra (Badajoz)

2010

14

Grupo Municipal de Canto y Danza de Cáceres

2001

5

Galizia / Galicia

Agrupación Folklórica “Catalmibre Tradicional”, O Burgo-Culleredo (Coruña)

2007

2016

11

20

Agrupación Folklórica “Celme”, Pontevedra

2000

2011

4

15

Errioxa / La Rioja

Grupo de Danzantes de San Asensio

2005

9

Balear Uharteak /
Islas Baleares

“Sa Colla de Labritja”, Sant Joan de Labritja (Eivissa / Ibiza)

2012

16

Grup de Ball “Es Penell”, Ferreries (Menorca)

2004

8

“Aires de la Cala (Polença (Mallorca)

2015

19

Madril / Madrid

Grupo de Canto y Danza de Becerril de la Sierra

2012

16

Murtzia / Murcia

Grupo de Coros y Danzas “Museo de la Huerta”, Alcantarilla

2008

12

Musika Taldea

Urtea

Edizioa

“Hala Dzipo” (X. urteurrena / Xº aniversario) - Barakaldo

2000

4

“Doces Lembranzas” (Centro Galego de Bizkaia en Barakaldo, mendeurrena / centenario)

2001

5

“Bizkaiko Gaiteroak”

2002

6

Barakaldoko Udalaren Musika Banda / Banda Municipal de Barakaldo

2002

6

“Laguntasuna” taldearen fanfarrea

2003

7

Bilbao Musika Eskola

2004

8

“Hala Dzipo” elkarteko abesbatza – Barakaldo

2005

9

“Aspaldiko Txistulariak” txistu taldea – Bilbao

2006

10

“Elai Alai” taldeko dultzaineroak – Portugalete

2006

10

“Zugarramurdi” txalaparta taldea – Sestao

2006

10

“Eusko Lorak” taldeko musikariak - Sestao (50. urteurrena)

2007

11

“Tirauki” folk taldea & Ibarra-kaldu

2007

11

“Ruaille-Buaille” folk taldea

2008

12

“Ceo do Sil” galiziar gaita-taldea – Barakaldo

2008

12

“Jirabiraka” folk taldea - Euskal Herria

2009

13

“Los Desmonicaires” taldea – Gascuña

2009

13

“Folketan” folk taldea – Sestao

2010

14

“Adarrots” folk taldea - Euskal Herria

2011

15

“Duo Deno” bikotea – Barakaldo

2012

16

“Duo Deno” bikotea & Ibarra-kaldu – Barakaldo

2013

17

“Cloverwind” folk taldea – Getxo

2015

19

“Xeremiers Orats” taldeko musikariak – Pollença – Mallorca

2015

19

“Schola Cantorum” abesbatza – Barakaldo

2015

19

Txistu kontzertua - Concierto de Txistularis “Bilbao Musika”

2016

20

 “Kale Dor Kayiko” ijito elkarteko musikariak - Bilbao

2017

21

Iratxe Mugire – Barakaldo

2017

21

 

Bertsolariak

Urtea / Año

Edizioa / Edición

Jokin Castaños (“Hasi” bertso-eskola) eta Xabier Amuriza

2005

9

“Kilika” bertso-eskola

2011-2017

15-21

Sustrai Colina eta Fredi Paia

2016

20

Amets Arzallus eta Alaia Martín

2017

21

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu Elkartea

Ibarra-kaldu Elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com