BARAÑAIN BIZI BATEN ALDE
Ikasturte hasierarekin batera eta udal kudeaketa
txarraren aurrean, Barañaingo gazte kolektiboak,
kolektibo sozialak zein kulturalak kalera ateratzearen
beharra ikusi dugu.
Orain, Barañaingo kolektiboak kalean entsaiatzen
gaude, edo diru-laguntzarik gabe, edo desalojatuak
izatearen mehatxupean, edo argirik eta urik ez duen
eskainitako etxabe batean, edo alokatutako lokal
batean… eta gainera Kultur Etxeko gela bat erabiltzeko
edo Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa erabiltzeko
dirua ordaintzera behartuak. Aurrekontuetan egondako
murrizketak Barañaingo herri jarduera kultural zein
sozialak zailtzen ditu. Hitzarmen Zibikoa delakoa ez
aipatzearren.
ORAIN, aurretik hitzartutako lokalen berme eza eta
desalojo mehatxuak ditugu. Kolektiboentzako lokalak
NAHI DITUGU.
ORAIN, etekin ekonomikoa soilik baloratzen duen
udala dugu, Kultur Etxea diru iturri gisa erabiltzen
duena, bere aretoak erabiltzeagatik kobratzen duena.
Zertarako ordaintzen ditugu zergak? Herritarren
beharrak aseko dituen Kultur Etxea NAHI DUGU.
ORAIN, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kudeatu
dezakeen auditorio bat dugu, zeinak langile kopurua
nabarmenki murriztua ikusi duen eta udal diru-laguntza
%45an gutxitua duena. Barañainentzako kalitatezko
auditorio bat NAHI DUGU, herritik kudeatuta egongo
dena.
ORAIN, guraso elkarteei diru-laguntzak murriztu
zaizkie. Euren jarduerak inongo eragozpenik gabe
garatu ditzaten NAHI DUGU.
ORAIN, nahikoa langile ez dituen eta gabezi handiak
dituen haur eskola dugu. Kalitatezko haur eskola NAHI
DUGU…
Udaletxeak ez digu ematen jaso nahiko genukeen
babesa, baina kalea dugu, eta oso argi daukagu
Barañain bizi bat nahi dugula. Honengatik guztiagatik
2009ko azaroaren 13rako, arratsaldeko 17:00tatik
aurrera antolatu ditugun ekimen guztietan parte
hartzera gonbidatzen zaituztegu.