Argazki erakusketa (Amets Bideren 50. urteurrena)
Amets Bideren urteurrenean, taldearen ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa antolatu da eta ostiral honetan, hilaren 6an, izango da erakusketaren irekiera.
Eguna: Ekainak 6, ostirala.
Ordua: Arratsaldeko 19etan.
Lekua: Delikatuzen.
Mende erdiko eredu,
luzerako ibilbide.
Konpromisoa, oinarri;
pertsonak, baliabide.
Ibileraren testigu
horrenbeste adibide,
belaunaldiz belaunaldi
gure oinen zebrabide.
Herria dugu norantza,
kultura da norabide.
Lehen bidean ametsa zen,
orain ametsa da bide.
Eskerrik asko denori,
zorionak amets-bide.