Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldearen ekaineko egutegi kulturala

2021/05/28

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak, aurton 45. Urteurrena ospatzen du. Hori dela eta hainbat ekintza antolatzen ari da urtean zehar. Horien artean, ekainean izango diren hiru hitzaldi.

Ekainak 3, eguena. Dokumental proiekzioa + jolasaldia

 "Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna”  Iurretako dantzarien eskutik

  • Non: Nestor Basterretxea Aretoan. Bermeo
  • Ordua: 19:00tan
  • Antolatzailea: Alkartasuna dantza taldea. 45. Urteurrena

 

Ekainak 11, barikua. Hitzaldia

 "Emakumeak euskal dantzetan gezur baten historia"

  • Hizlaria: Oier Araolaza Arrieta
  • Non: Arrantzaleen Museoan. Bermeo
  • Ordua: 19:00etan
  • Antolatzailea: Alkartasuna dantza taldea. 45. Urteurrena

 

Ekainak 17, eguena. Hitzaldia

"Euskal probintzietako XVIII. eta XIX. mendeetako dantza eztabaidak genero ikuspegitik"

  • Hizlaria: Bakarne Altonaga Begoña
  • Non: Arrantzaleen Museoan. Bermeo
  • Ordua: 19:00etan
  • Antolatzailea: Alkartasuna dantza taldea. 45. Urteurrena