Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zubieta, Ituren eta Aurtitzen ere prest dira inauteak ospatzeko

Dokumentuaren akzioak

Zubieta, Ituren eta Aurtitzen ere prest dira inauteak ospatzeko

Astelehena eta asteartea izanen dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak.
Komunikabidea
Erran Malerreka
Tokia
Zubieta, Ituren eta Aurtitz
Mota
Albistea
Data
2026/01/23
Lotura
Erran Malerreka
Zubieta, Ituren eta Aurtitzen ere prest dira inauteak ospatzeko
Joareak astinduko dituzte datozen egunetan.

 

Ilbeltzak 26, astelehena

Goizean gosaldu eta Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek Aurtitz bisitatuko dute. Salda hartu eta Iturenera joanen dira. Desfilea eginda, bakoitza bere herrira joanen da bazkaltzera. Arratsaldean musika izanen dute eta gauen afaria.

Ilbeltzak 27, asteartea

Goizean gosaldu eta iturendarrek zubietarrei bisita eginen diete, Aurtitzen geldialdia eginez. Salda hartu, desfilea egin eta bakoitza bere herrira bazkaltzera. Arratsaldean musika izanen dute eta gauen afaria.

Ilbeltzak 28, asteazkena

Zubietan kontuen eguna izanen dute: goizean puska biltzea eta gosaria eta arratsaldean joaldunak. Iturenen bazkaria eta ilunabarrean puska biltzea, afaria eta Holako taldearen kontzertua. Aurtitzen bazkaria, puska biltzea eta afaria.

Ilbeltzak 31, larunbata

Iturenen kontuen eguna: eguerdian dantzak eta herri kirolak izanen dira, bazkaria Julio Soto eta Joanes Illarregi bertsolariekin eta musika gauera arte. Aurtitzen zahar afaria eta dantzaldia akordeoilariarekin.

Otsailak 1, igandea

Aurtitzen kontuen eguna izanen dute: bazkaria eta inauterien amaiera.

Dokumentuaren akzioak