Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zer utziko diegu gure seme-alabei 30 urte barru?

Dokumentuaren akzioak

Zer utziko diegu gure seme-alabei 30 urte barru?

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Getxo
Mota
Albistea
Data
2023/05/26
Lotura
Nontzeberri

Kutsadurak mehatxatutako ur-munduaren bilakaerari buruzko Marée Basse izeneko hausnarketa proposatuko du Eric Surmenian musikariak Araitz Lasaren dantza garaikidearekin batera, bihar, maiatzaren 27an, Getxoko Muxikebarrin, 19:30ean hasita.

Proiektu hori nazioarteko jazz-eszenan ezaguna den kontrabaxu jotzaile frantziarraren ekimenez sortua, oso originala eta zirraragarria da, eta Getxoko Kultur Gelako RKBeka egoitza artistikorako hautatua izan zen.

Baleen auhena balitz bezala, kontrabaxu hutsak soinu harrigarriak sortzen ditu, uren sakonetan barneratzen gaituztenak, eta horien erritmoan mugitzen da euskal dantzaria gorputz-poesiako ariketa batean. Suite batetik abiatuta, elkarrizketa bat sortzen da Eric Surmenianen kontrabaxuaren eta Araitz Lasaren dantzaren artean, “uretako mundua babesteko inprobisazio meditatibo bat”, obraren sustatzaileak definitzen duen bezala.

Oinarri ekologista batek mugitzen ditu proiektu honen asmoak, eta haren egileek arte bihurtzen dute itsasoen egoera kezkagarria, gero eta plastikoz gainezka baitaude, eta badirudi bertako biztanleek laguntza eskatzen dutela kontrabaxuaren soinu hunkigarriaren bidez.
“Zer utziko diegu gure seme-alabei 30 urte barru?”, galdetzen dio musikari frantziarrak bere buruari.
Surmenianek hala deskribatu du bere kontrabaxuarekin egin duen sormen prozesua: “Marée Bassek uraren jitora garamatza. Nire kontrabaxuaren soinu-aukera kontaezinak erabiliz eta looper baten laguntzaz, koadro musikalak sortzen ditut, inprobisazio poetikoak, Araitz Lasaren dantza garaikidea gorpuzten dutenak “.

Dokumentuaren akzioak