Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Xabi Solano Maiza eta Kimu Dantza Kolektiboaren emanaldia izango da Aian

Dokumentuaren akzioak

Xabi Solano Maiza eta Kimu Dantza Kolektiboaren emanaldia izango da Aian

Komunikabidea
Karkara
Mota
Albistea
Data
2021/04/04
Lotura
Karkara

Maiatzaren 1erako programatu dute ikuskizuna Aiako probalekuan, eta 19:00etatik aurrera izango da. Gaur jarriko dituzte sarrerak salgai kultur etxean eta Interneten.

Xabi Solano Maizak eta Kimua Dantza Kolektiboak ikuskizuna egingo dute Aiako probalekuan, maiatzaren 1ean, larunbatarekin. Solanok Bi izena duen estudioko azken lana aurkeztuko du: disko batean gustuko dituen kantuen bertsioak egin ditu, eta bestea hamahiru kantu berrik osatzen dute. Kimu taldekoek emanaldia borobilduko dute, haien dantzekin. 

Ikuskizunerako txartelek 20 euroko prezioa izango dute, eta gaur jarriko dituzte salgai kultur etxean, 17:00etatik aurrera. Bestalde, Musikazeren webean ere erosteko aukera izango da.

Dokumentuaren akzioak