Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Usadioak berrindartuko dituzte Lekeitioko Sanpedroetan

Dokumentuaren akzioak

Usadioak berrindartuko dituzte Lekeitioko Sanpedroetan

Biziki bizi duten San Pedro eguna ospatuko dute barikuan [ekainak 29] lekeitiarrek. Ospakizunekin hasita daude jada eguenetik [ekainak 28], eta domekara arte [uztailak 1] usadioari lotutako ekimen zein proposamen berri ugari izango dituzte aukeran. Belaunaldiz belaunaldi ailegatu diren San Pedroren omenezko prozesioa, Kilin Kala, Kaxarranka eta Lekeitioko emakumeen aurreskua ez dira faltako.
Egilea
Eider Mugartegi
Komunikabidea
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/06/28
Lotura
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Ohi modura, itsasoari begira jarriko dira lekeitiarrak arrantzaleen zaindariaren omenezko jaietan. Hala nola, Euskal Herriko Zingan Txapelketa, batelen itsasoratzea eta erakustaldia eta estropada ere egingo dira belaz zein arraunean. Lekeitioko Untziola elkarteak, gainera, itsas maketen erakusketa jarri du ikusgai, Barandiaran aretoan. Hala, domekara arte, itsasontzien hogei bat maketa eta untziola bat miretsi ahalko dituzte bisitariek. Azaldu dutenez, erakusketagaz itsas tradizioa gazte zein nagusiengana hurbiltzea nahi dute, itsasontziek Lekeition utzitako ondarea ezagutzera emanez. 1927an eraikitako 17 metroko Lucrecia txalupa ere Lekeition egongo dela aurreratu dute.

[EGITARAUA]

Argazkilaritza maite dutenentzat, berriz, jarduera paregabea antolatu du Lekliktxo Lekeitioko Argazki Elkarteak; bigarren Argazki Rallya egingo da zapatuan [ekainak 30], eta parte hartzeko Kofradiara hurreratu eta izena eman behar da 08:00etatik 10:00etara. Lehiaketa 09:00etan hasiko da.

Musikak eta kirol erakustaldiek ere ez dute hutsik egingo sanpedroetan. Akarregi Pilota Taldeak antolatuta, Lekeitioko 13. Buruz buruko Eskupilota Txapelketako eta pala eta zesta-puntako finalak jokatuko dira barikuan frontoian, eta Garraitz Kirol Taldeak antolatutako 21. Kilin Kala igeri zeharkaldia zapatuan, portuan.

[EGITARAUA]

Omenaldi berezia ere egingo diete Kabanako langileei aurten; udaletxeko eskaileretan izango da gorazarrea.

Emakumeen Aurreskua San Pedro jaietan Lekeitioko plazan.

Emakumeen Aurreskua San Pedro jaietan Lekeitioko plazan.,

Dokumentuaren akzioak