Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udazken jaialdi berezia

Dokumentuaren akzioak

Udazken jaialdi berezia

Komunikabidea
Guaixe
Mota
Albistea
Data
2020/11/26
Lotura
Guaixe
Orritz dantza taldearen 25. urteurrenean egindako jaialdia. ARTXIBOA

Orritz dantza taldeak udazkenero dantza jaialdia antolatzen du, baina aurten pandemia dela eta, dantza ikuskizuna bertan behera utzi eta 25. urteurreneko dokumentala eskainiko dute larunbatean, 17:00etan eta 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean

2019. urtean Irurtzungo Orritz dantza taldeak 30 urte bete zituen, eta, ospatzeko, udazkenero egiten duen dantza jaialdia urteurren ospakizuna bihurtu zuen. Gaur egungo eta lehengo dantzariek parte hartu zuten. Aldiz, aurtengo udazken dantza ikuskizuna oso desberdina izanen da. Osasun krisialdia dela eta, jaialdia ez egitea erabaki du dantza taldeak, eta emanaldia izanen zen datan, larunbatean, azaroaren 28an, Dantza Oinarria da taldearen 25 urteurrenean egindako dokumentala proiektatuko dute, 17:00etan eta 19:00etan, kultur etxean. Sarrerak doan dira, baina edukiera mugatua denez aurretik erreserbatu behar dira 654 250 071 telefonoan. 

Dokumentuaren akzioak