Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udalbatza, soka dantzan

Dokumentuaren akzioak

Udalbatza, soka dantzan

Iragarri zuen Ereintza Dantza Taldeak aste hasieran soka dantza ez zela aurreko urteetako moduan izango, baina izango zela. Online egingo dute, eta horretarako bideoa prestatzen dihardute.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2020/06/18
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Iragarri zuen Ereintza Dantza Taldeak aste hasieran soka dantza ez zela aurreko urteetako moduan izango, baina izango zela. Online egingo dute, eta horretarako bideoa prestatzen dihardute. Borja Arbelaitz oreretarra, horren lekuko izan da, eta hala zabaldu du sare sozialen bidez; lanerako bidean, udalbatza topatu du, tupustean, Herriko Plazan soka dantzan.

COVID-19 aroak agindutakoaren arabera, distantziak mantendu egin dituzte —zapi zuri luzeak horren erakusle—. Zein, zenbat herritar, eta fin edo traketsago ariko ote diren jakiterik ez dago momentuz, baina parte hartze bat behintzat ziurra da, udalbatzak ez du hutsik egingo, aurten ere, San Joan egunaren bezperako soka dantzan. Kantatzen dun herria ez da inoiz hilko esaldia famatu egin zuen Fermin Muguruzak, eta berera moldatu Jon Maya dantzari errenteriarrak 2017an Max sariak jasotzeko galan egin zuen mintzaldian: “dantzatzen dun herria ez da inoiz hilko”. Badirudi, herrikideek ongi ikasi dutela lezio hori.

 

Dokumentuaren akzioak