Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Trapujalerekin iritsi dira inauteriak Lezora

Dokumentuaren akzioak

Trapujalerekin iritsi dira inauteriak Lezora

Atzo iluntzean ikusi zuten lezoarrek Trapujale urtebete pasatu ondoren. Horrek gauza bat bakarrik esan zezakeen: inauteriak hasi direla. Ostegunzuriarekin Martizkone baserritik jaitsi zen Gurutze Santuaren plazara Trapujale, Alde Zaharreko Joaldunak, Tomas Garbizu Musika Eskolako musikariak eta Trapujale taldeko kideak ondoan zituela.
Egilea
Aizpea Amas
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/02/24
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Ondoren, pregoia irakurri zuten eta Korri, Xalto eta Brinko pailazoek omenaldia jaso zuten udaletxean.

Ostiralorian ikasleak izango dira protagonistak, eta Lezo Herri Eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak, goizean, eta herri osoko haurrak, arratsaldean.

Egitaraua, osorik, hemen.

Dokumentuaren akzioak