Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tio Teronen Semeak taldearen 'Festamentua' ikuskizunarekin hasi dute 2020ko Udazabal ekimena

Dokumentuaren akzioak

Tio Teronen Semeak taldearen 'Festamentua' ikuskizunarekin hasi dute 2020ko Udazabal ekimena

Egilea
Txomin Madina
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2020/07/04
Lotura
Goiena

Dantzarako pasioa eta umore paregabea eskaini zuten atzo Tio Teronen Semeak taldeko kideek Jokin Zaitegi plazan. Segurtasun neurri bereziekin, kolore ilunez, hileta batean murgildurik hasi zuten emanaldia eta poliki-poliki kolore eta erritmo biziz jantzi zituzten bazter guztiak.

Udazabalen egitarauren lehen ikuskizuna izan zen atzokoa; umorea, dantza eta antzerkia uztartuz, hileta baten nondik norakoak dantzatu zituen Tio Teronen semeak taldearen Festamendua ikuskizunak. Neurri bereziak hartuta herritar ugari gerturatu ziren Jokin Zaitegin plazan egin zuten emanaldira. Atzokoa lehena izan bazen ere, 2020ko Udazabalen egitarauaren baitan, hainbat ekitaldi eta ikuskizun ekarriko dituzte Arrasatera. Hilaren 3an hasi eta 30era arte luzatuko da eskaintza.

 

Dokumentuaren akzioak