Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tandilgo Euskal Aste Nazionala (V): festa amaierako alardea, sari-banaketa, azken bazkaria, eta 2026an Villa Marian!

Dokumentuaren akzioak

Tandilgo Euskal Aste Nazionala (V): festa amaierako alardea, sari-banaketa, azken bazkaria, eta 2026an Villa Marian!

Komunikabidea
euskalkultura.eus
Tokia
Tandil, Argentina
Mota
Albistea
Data
2025/11/10
Lotura
euskalkultura.eus
Argentinako eta Uruguaitik etorritako dantzariek beren dantza eta bizitasuna eman zioten 2025eko Euskal Aste Nazionalari
Argentinako eta Uruguaitik etorritako dantzariek beren dantza eta bizitasuna eman zioten 2025eko Euskal Aste Nazionalari

 

 

Tandil, Argentina. Azkenean, iritsi zen azaroaren 2a, igandea, Hego Konoko euskal komunitatearen jai handiaren amaiera eguna. Goizeko 11ak aldera hasi ziren euskal etxeetako ordezkaritzak Tandilgo Independencia plaza nagusira iristen, alarde tradizionalean parte hartzeko. Bertan, ehunka dantzari elkartu ziren, ikuskizun folkloriko ikusgarria eskainiz. Udaberriko goiz eder batean, jendetza ugari zein gogotsu bildu zen Uruguai eta Argentina osoko dantza-taldeen azken emanaldiaz gozatzeko, eta 'datorren urtera arte' agurtzeko.

 
Ekitaldiaren hasieran, Ander Caballerok hitz egin zion Tandilen bildutako euskal diasporari. 

 
Jasoka Taldeak eta Arrigorriagako Alkate Maite Ibarrak bertaratutakoen txaloa eta esker ona jaso zuten

 
Diasporako musikariek euren onena eman zuten Tandilen 

 
Dantzak Independencia Plazan - Agurra

 
Independencia Plazan, Arku Dantza

 
Tandilgo Euskal Aste Nazionalaren amaieran, Ezpatadantza 

Alardearen ostean, jendetza Sociedad Ruralaren egoitzara abiatu zen, bertan egin baizen amaierako oturuntza.

 
Agur bazkaria Sociedad Ruralaren Egoitzan
 
EH Bilduko ordezkaritzak (Beñat Azkargorta eta Edurne del Valle Lersundi) oroigarria eman zion Gure Etxeko lehendakari Graciela Confalonieriri (erdian)

Bazkalorduan, Euskal Etxeak antolatutako lehiaketetako sariak banatu zituzten eta hauek izan ziren euskal etxeetako haurrei zuzendutako 'Buruhandiak' lehiaketaren irabazleak:

1. kategoria - 3 eta 7 urte artekoa
1°  Tartalo - ‘Lagunen Etxea’, Laprida
2° Sorgina - ‘Haize Hegoa’, Montevideo
3° Lamiak - ‘Hiru Erreka’, Tres Arroyos

2. kategoria - 8 eta 12 urte artekoa
1° Morotxi - ‘Euzko Etxea’, La Plata
2° Lantzeko Inauteriako lagunak - ‘Eusko alkartasuna’, Macachin
3° Argitxo - ‘Euskalzaleak’, CABA

 
'Buruhandiak' lehiaketaren 1go kategoriako  irabazleak


'Buruhandiak' lehiaketaren 2. kategoriako  irabazleak

Eta hauek izan ziren “Las aventuras de Martín Zalacaín” nobelaren inguruko gutunen literatur lehiaketan sarituak.
Gaztelaniazko Gutun kategorian, ‘Gaur egungotik nobelako pertsonaia bati zuzendutako gutuna’ modalitatean, Carlos Aguilar izan zen irabazlea, Mercedeskoa (Buenos Aires probintzia), 'Carta de un vasco a otro' lanari esker.
Kategoria berean, baina ‘Pertsonaien arteko gutunak’ modalitatean, Ana Paula Mombellik irabazi zuen saria, Villa Giardinokoa (Córdoba), bere ‘Carta de Rosita Briones a Catalina’ lanarekin.
Euskarazko Gutun kategorian, Sol Cicero Moroni izan zen irabazlea, CABAkoa eta Euskaltzaleak-eko kidea, bere “Mundakako hondarra (Miguel partetik, Aitari)” gutunari esker.

 
Sol Cicero Asier Iriberri eta Valeria Arambururekin batera

 
Titina Biscaychipy-k Mariana Martínez Iriarteren aipamena jasotzen du Joseba Etxarriren eskutik 

Aipamen bereziak ere izan ziren. Gaztelaniazko Gutun kategorian, Juan Manuel Acuña Martinezek (Almirante Brown, Buenos Aires probintzia) eta Julieta Etcheverry-k (Tandil) jaso zituzten. Eta Euskarazko Gutun kategorian, aipamena Mariana Nerina Martinez Iriarterentzat izan zen, Bahía Blancako Unión Vascakoa.

Eta iritsi zen agur esateko unea, Villa Marian, 2026ra arte!


2025eko Euskal Aste Nazionaleko talde antolatzaileak  topaketaren arrakasta ospatu zuen

Zorionak Tandilgo lan-taldea!

 

 

Dokumentuaren akzioak