Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tandilgo Euskal Aste Nazionala (II): sagardotegia txotxean, Idoia kontzertuan, kantu, dantza, herri kirolak, aukera ugari

Dokumentuaren akzioak

Tandilgo Euskal Aste Nazionala (II): sagardotegia txotxean, Idoia kontzertuan, kantu, dantza, herri kirolak, aukera ugari

Komunikabidea
euskalkultura.eus
Tokia
Argentina, Tandil
Mota
Albistea
Data
2025/11/04
Lotura
euskalkultura.eus

Tandilgo Euskal Etxeko leku desberdinetan, jendea dantzak inprobisatzen: Banako EHko batek eta bertako batek dantzatua

Tandilgo Euskal Etxeko leku desberdinetan, jendea dantzak inprobisatzen: Banako EHko batek eta bertako batek dantzatua

 

Tandil, Argentina. Atzo utzitako lekuan hartuz, ostegunean eta Tandilgo Gure Etxearen atarian geratu ginen, Euskal Argentinar Aste Nazionnalaren programan 'Sagardotegi' gisa agertzen zen ekitaldiaren hasieran. Afari ona, pintxoak, arraina, haragia eta postre moduan gazta, menbrilloa eta intxaurrekin, eta afaria osoan sagardoa txotxean, 'Txapela' euskal argentinar sagardo naturaleko ekoizleek ekarria, kupeletik zerbitzatua, eta Euskal Herriko moldeko sagardoa eta sagardo argentinar estilokoa (Juliá & Echarren) aukerarekin.


Sagardotegi afaria Euskal Etxean, Txapela sagardo euskal argentinarrarekin


Afaldu bitartean, irrintziak, batzuk Euskal Herritik etorritakoenak, besteak euskal argentinarrak


Eta luxuzko kontzertua han bertan, Idoia Asurmendirena, Maia Prieto lagun zeukala


Hona bideoa, Idoiaren "Ilun eta abar"etik, "Munstroa", zuzenean kantatua


Ondoko karpetan, jendea kantuz eta dantzan, nonahiko lagun egin berriekin une goxoak pasatzen


Biharamunean, ekintzak La Isla parkean. Herri kirolak: Argentinan gaude? Euskal Herrian?


Arrigorriagatik etorritako hogei herri-kirolariak erakustaldiak eskaintzen, honetan aizkolaritza


Giro metereologiko zein jendearen berotasuna, ederra, animatzen eta zinez segitzen proba bakoitza


Tartean, harrijasotzea ere, irudian bola, bertaratutakoen txalo eta eskuzartapean


Trontza eta txingak ere (irudian) ikusgai, lehenik erakustaldi gisa eta gero, bi taldetan, lehian


Ingudeak eta zaku karraiatzeak ere merezi izan zituzten publikoaren arreta eta segimendua

Bihar Euskal Aste Nazional ondoko hirugarren argazki-kronika

 

 

Dokumentuaren akzioak