Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tandilgo Euskal Aste Nazionala (I): loriatu da jendea, lan handia, emaitza ederra, berrikuntza eta partaideak pozarren

Dokumentuaren akzioak

Tandilgo Euskal Aste Nazionala (I): loriatu da jendea, lan handia, emaitza ederra, berrikuntza eta partaideak pozarren

Komunikabidea
euskalkultura.eus
Tokia
Argentina, Tandil
Mota
Albistea
Data
2025/11/03
Lotura
euskalkultura.eus
2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko itxiera-bazkaria igandean Tandilgo 'La Rural' aretoa jendez gainezka
2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko itxiera-bazkaria igandean Tandilgo 'La Rural' aretoa jendez gainezka

 

 

Tandil, Argentina. Helburu betea, esan daiteke, eta ondo betea ere, 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionalari dagokionez. 33 urte ziren ez zela Argentinako urteroko festa nagusi hau Tandilen antolatzen, eta bertako Gure Txokoa Euskal Etxeak hori behar zela aldatu eta apustuari heldu zion, zenbait berritasun ere sartuz programan, eta bere bazkide eta adiskideak, eta Tandilgo herria eta Udala lagun, elkarretaratze ederra eraikitzeko gauza izan da, Argentina osoko, Uruguai osoko eta Euskal Herri osoko lagunak partaide, eta Perutik ere —Trujilloko Euskal Etxetik— etorri da bikote bat. Ordezkaritza aipagarria EHkoa, bisitariak, kirolariak, kantariak, dantzariak eta ordezkari instituzionalak barne.

Datozen lerroetan, lehenengo hurrerapen orokor bat egingo dugu, aurrerago, astean zehar, kronologikoki garatzen joateko Tandilgo 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionalak eman duena. Gogoratu urriaren 26tik azaroaren 2ra garatu dela Tandil herrian, Buenos Airestik 350 bat kilometora errepidez, eta Argentina osoko euskal etxe eta elkarteetako bazkide eta lagunak deitu dituela Tandilera, baita dantza taldeetako partaideak ere, abesbatzak, euskal liburuzainak, musika-jotzaileak, kirolariak... Eta Euskal Herritik ere hain zuzen, kultura tradizionalean aditu diren lehenengo mailako jendea bertaratu dela, zazpi probintzietatik. Hona asteko irudien lehenengo selekzio bat:


Asteazkena da, autobusean kantuz Xiberoko dantzariak eta Bizkaiko herrikirolariak: Agur Zuberoa


Arrigorriagako Jasoka herri-kirol taldeko kide albokaria eta dantzari xiberotarrak musika partekatuz


Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak abegi ederra eman zien gertutik zein urrutitik bertatutatu zirenei


Euskal Herri osoko eta bertako euskaldunak elkarrekin kantari: Xalbadorren heriotzean


Libertitzeko molde tradizionala, kantuarekin batera, bateko eta besteko dantzak partekatzen


Osteguneko bazkariak argentinar foklorea ere ukitu zuen: zamba eta chacarerak, bertako euskal dantzari batek emanak


Ostegunean inaugurazio ofiziala Euskaldunen Paselakuan. Graciela Confalonieri EEko lehendakaria mintzo


Argentinako bandera eta ikurrina jasotzeko momentua, Gernikako Arbola bozgorailutik zabalduz


Eta Udal Jauregian, Oier Araolaza dantza-maisu eta antropologoaren mintzaldia generoaz euskal dantzetan


Soka-dantzak eta aurreskua aipagai, bertaratutakoei zutitzeko eskatu eta soka-dantza esperimentatu zuten


Gauez, bueltan Euskal Etxean, taberna eta sagardotegia... baina horri biharko txandan ekingo diogu...

(bihar segituko du)

 

Dokumentuaren akzioak