Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Soka dantza, sinbolikoa aurten

Dokumentuaren akzioak

Soka dantza, sinbolikoa aurten

Parte hartuko dutenek, alpargata, fandangoa eta arin arina dantzatu beharko dituzte, eta aurretik izena eman beharko dute posta elektronikora mezua bidalita, eta bertan izen abizenak eta norbera bizi den auzoa zehaztu beharko dute.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2020/06/15
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Giro ederra San Joan bezperak zuten duena. Opor usain estreinatu berria du ikasleentzat; ohitura txarrak, ezkor guztia, urteak utzi duen kaltegarriena suak erretzeko une magikoa; sorginen bilgune konplizitateak irauteko. Tradizioa da suaren aurreko soka dantza eta huts egin ezineko hitzordua Ereintza Dantza taldea, udal korporazioko kide eta hamarnaka herritarrentzat soka dantza; tradizio eta gozagarri ukaezina bihurtu da horientzat. Aurten, baina, ezinezkoa izango da Herri Plaza hartzen duten dantzari trebeen eta publiko andanaren irudi hori errepikatzea. Soka dantza egin egingo dute, baina ez modu tradizionalean, online baizik.

Horretarako, soka sinbolikoa irudikatuko duen bideoa osatuko du Ereintzak, eta soka hori luze egiteko parte hartze gonbita zabala egin du dantza taldeak. Hilaren 17an, asteazkenean egingo dute grabazioa —eguraldi iragarpenaren arabera aldaketak egion daitezke—. Grabazioa talde txikietan egingo dutela iragarri dute, herriko eremu ezberdinetan, eta 16:00etatik 21:00etara.

Parte hartuko dutenek, alpargata, fandangoa eta arin arina dantzatu beharko dituzte, eta aurretik izena eman beharko dute posta elektronikora mezua bidalita, eta bertan izen abizenak eta norbera bizi den auzoa zehaztu beharko dute. Jantzien gaineko azalpenak, izena ematen dutenei azalduko diete.

Dokumentuaren akzioak