Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Joanak hasita, denak dantzara!

Dokumentuaren akzioak

San Joanak hasita, denak dantzara!

Ttarla dantza taldeko kideek bota dute txupinazoa. Hasi dira San Joanak, Hernanin! Argazki bilduma osatu du Kronikak. Baita bideoa ere, Axeri Dantza Gazteko kideen bizkarrekoekin
Komunikabidea
Urumeako kronika
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2018/06/23
Lotura
Urumeako kronika

25 urtetan zehar Ttarla dantza taldea osatu duten kideak bildu dira udaletxean, txupinazoa bota aurretik. Dantzara gonbidatu dituzte hernaniarrak gero, eta leher arazi dute etxaferoa! San Joanak hasi dira, Hernanin!

Lehendik, ordea, nabaria zen festa giroa. Axeri Dantza Gazteko kideek ere lehertzeraino astindu baitituzte maxkuriak! Eta egun osoan zehar jarraituko du festa giroak. Baita datozen lau egunetan ere!

Egunez egun bilduko ditu argazkiak Kronikak, eta gaurko eguneko albuna ikusi daiteke, dagoeneko. Ekitaldiz ekitaldi, argazkiak gehituko ditugu.

Ondo pasa San Joanak! Gora Hernani!

Dokumentuaren akzioak