Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Antongo erromeria egingo dute igandean

Dokumentuaren akzioak

San Antongo erromeria egingo dute igandean

San Anton Eguna 2019 ospatuko dute igandean, hilak 20. Lesakako Endara auzoko erromeriak oiartzuar asko erakartzen ditu.
Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2019/01/16
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Bihar osteguna, hilak 17, izango da San Anton Eguna. Urtero bezala, igandearekin batera ospatuko dute erromeria Lesakako Endara auzoan dagoen San Anton ermitan eta bere inguruan. 

Oiartzungo, Errenteria-Oreretako, Irungo, Lesakako eta Berako herritar mordoa joaten da zaindariaren erromeriara.

Baselizan 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan egingo dituzte mezak. Goizean zehar giro ona bermatuta egongo da, eta gogoz gelditzen denak, arratsaldean Lesakara joateko aukera izango du. 17:00etan dantzaldia egingo dute plazan.

san anton eguna 2019

Endaran giro ona egongo da.

Dokumentuaren akzioak