Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo gipuzkoarrek Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 46. edizioa irabazi dute larunbat honetan. Bergarako talde irabazlea beste zortzi bikoteren aurka lehiatu da Segurako Baratze pilotalekuan. Bigarren saria Maren Galvez lezotarrak eta Gorka Granado sopelatarrak lortu dute eta hirugarren lekuan Katerin Artola eta Iker Belintxon gipuzkoarrak gelditu dira. Epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko bost adituk osatu dute.

Zortzi pausoko fandangoa dantzatu dute guztiek Isilkara txistulari taldearen eta Estanga anai-arreben musikarekin. Galarragak eta Murgiondok 74 punturekin irabazi dute eta bigarren lekuan gelditu den Galvez-Granado bikoteak 72,5 puntu izan zituen. Bergarako bikote irabazleak 800 euro eta Aitor Ruiz de Egino eskultura egilea egindako garaikurra jaso du.

Beste sari batzuen artean, Maren Galvez eta Gorka Granado bikoteak dantza jantzien saria irabazi du. Guillermo Areizaga saria, aldiz, Alaia Amubieta eta Amets Amubieta azpeitiarrei eman diete. Sari hau dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez ematen da eta lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnentzako izaten da.

SAILKAPENA 

1.Saioa Galarraga - Julen Murgiondo: 74,00

BERGARA 

2. Maren Galvez - Gorka Granado: 72,50

LEZO-SOPELA 

3. Katerin Artola - Iker Belintxon: 70,50

OIARTZUN-LEZO 

4. Alaia Amubieta - Amets Amubieta: 63,00

AZPEITIA 

5. Ane Jaunarena - Endika Osa: 62,00

LEZO 

6. Nora Aizpuru - Iker Zabala: 62,00

AZPEITIA 

7. Elaia Elorza - German Aranburu: 59,00

AZPEITIA 

8. Irati Uzkudun - Ekain Uzkudun: 55,00

ZESTOA-AZPEITIA 

9. Leire Urrestilla - Iker Urrestilla: 51,00

ZESTOA