Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa dantza taldeak eskaini du Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruko lehen emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa dantza taldeak eskaini du Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruko lehen emanaldia

Azpeiti-Azkoitiko taldeak emanaldia eskaini zuen atzo, larunbata, Azpeitiko plazan, eta jende ugari izan zen ekitaldia ikusten. Udalak antolatzen duen Azpeitia Dantzan egitasmoaren lehen saioa izan zen atzokoa, eta datorren astean izango da hurrengo saioa; Jose Mari Orbegozoren ikasleek areto dantzak eskainiko dituzte igandean, hilak 10, Soreasu antzokian.
Egilea
Anartz Izagirre
Komunikabidea
Urolakostako HItza
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2022/07/03
Lotura
Urolakostako HItza

Uztaila heltzearekin batera, iritsi da beste urte batez Azpeitia Dantzan egitasmoa, eta aurten Sahatsa dantza taldea izan da emanaldia eskaini duen lehen taldea. Sahatsa Plazan deituriko emanaldia eskaini zuen atzo, larunbata, Azpeiti-Azkoitiko taldeak, eta ikuskizunaren atarian Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzak eskaini zituzten. Urrundik heldu naiz eta Gogoaren baitan doinu entzutetsuek eman zioten jarraipena emanaldiari, eta fandangoak dantzatu zituzten. Emanaldiaren amaieran, berriz, Etxahun Iruriri keinu egin zien taldeak Agur Zuberoa-rekin.

Asteotan emanaldi bat baino gehiago ari da eskaintzen Sahatsa dantza taldea. Izan ere, joan zen igandean Hazparneko (Lapurdi) pilotalekuan eskaini zuten emanaldia, hango jaien programazioaren barruan, Azpeitiaren eta Hazparneren senidetza harremanak sendotzeko helburuz.

Datorren astean, areto dantzak

Azpeitia Dantzan egitasmoak jarraipena izango du datozen bi asteetan. Datorren igandean, hilak 10, Jose Mari Orbegozoren ikasleen txanda izango da, eta horiek areto dantzak eskainiko dituzte Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Hirugarren eta azken saioa, berriz, Itsasi euskal kultur taldeak eskainiko du. Hain zuzen ere, Arkupean ikuskizuna izango da Itsasikoek eskainiko dutena, uztailaren 17an.

Dokumentuaren akzioak