Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Pozgarria da gure kultura transmititzea eta emaitza plazan ikustea»

Dokumentuaren akzioak

«Pozgarria da gure kultura transmititzea eta emaitza plazan ikustea»

«Lan haundiko egunak» dira bestak Ruben Garate iruritarrarendako; «15 urterekin hasi nintzen asteburuetan lanean eta geroztik ez ditut udak bertze gazteek bezala disfrutatu. Baina bertze modu batera bizitzen ditut bestak, jendeak mahaian disfrutatu dezan ahalegintzen».
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Irurita
Mota
Albistea
Data
2023/05/16
Lotura
Erran

https://erran.tok-md.com/argazkiak/zkB/cache/WhatsApp_Image_2023-05-02_at_13.28.26_tokikom_700x700.jpeg

Hala ere, ttikitako oroitzapen «arras politak» ditu, «bi zehazki: lehenbizikoa bezperan egiten genuen mozorroen dantza, lagun batekin mozorrotzen bainintzen beti, eta bigarrena Salbatore eguneko dantza erakustaldia. Dantzatzera ateratzen ginen eta urduritasun aunitzekin bizitzen genuen».

Gaur egun, berriz, gustukoen duen momentua «bezperako ezkila-jotzea» da. «Niretako arras hunkigarria da, are gehiago jakinda aita eta osaba direla jotzen aritzen direnak».

Ttikitatik dantzan

Dantzarien taldeko kide da Garate  5 urte zituenetik. «Ikasketa eta lanengatik denboraldi batez utzi behar izan nuen, baina nire haurrak hasi zirenean berrartu nuen». Klaseak hartzeaz gain, eman ere egiten ditu: «bere garaian erakutsi zizkidaten dantzak irakasten dizkiet haurrei eta aunitz gustatzen zait. Pozgarria da gure kultura transmititzea eta honen emaitza herriko plazan ikustea».
 
Bestetako dantza ikuskizuneko azken prestaketak eginda, Salbatore egunean emanaldi ederra emateko prestatu dituzte gaztetxoenak; «egun kaotikoak dira; entseguak, arropa prestaketak, materiala… baina ongi moldatzen gara». Aurten, 5 eta 14 urte bitarteko 60 haurrek parte hartuko dute ikuskizunean, «eta dena ongi antolatzeak denbora eskatzen du».

Aspertzeko astirik ez

Baina dantzatzeko ez ezik, lan egiteko egunak dira Garaterendako, Olari jatetxea eramaten baitu. «Batzuetan zaila da bi gauzak aldi berean egitea, baina lantalde onarekin bi jardueretan, posible da». 23 urtez aritu da Olarin lanean, «eta bertze hainbertze izatea espero dut».

Bestetan «mugimendu haundia» izaten da, «tabernan zein jatetxean: kuadrilla eta familien bazkariak, ezkondu aitzineko bestak… denek nahi dute disfrutatu». Gainera, jubilatuen bazkaria ere bertan egiten da urtero, «baina giroa aldatzen ari da, adinekoak faltatzen hasi dira eta ez da jubilatu berririk sartzen. Ez dakit etorkizun haundirik daukan bazkariak, denborak erranen du…».

Azkenik, «besta zoriontsuak opa dizkizuet iruritar guziei, zentzuz eta errespetuz disfruta ditzazuela. Plazan ikusiko dugu elkar ortzegunean eta Olarin gainerako egunetan!».

Dokumentuaren akzioak