Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxeak 'Üda Batez' dantza ikuskizuna aurkeztuko du urtarrilaren 19an

Dokumentuaren akzioak

Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxeak 'Üda Batez' dantza ikuskizuna aurkeztuko du urtarrilaren 19an

Ikuskizun ederrak ematera ohituta gaituzte Paueko Lagunt eta Maita-ko lagunek eta egun hauetan azken ikutuak ari dira ematen, hiriburu biarnesean aurkezteko 'Üda Batez' ikuskizuna, Fabio Lopez-en koreografiez eta Kompany Beritza ekoizle.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Paue, Frantzia
Mota
Albistea
Data
2019/01/03
Lotura
Euskalkultura

Dantza tradizionala eta garaikide uztartzen dituen jaialdi hau urtarrilaren 19an, larunbata, eskainiko dute, Lagunt eta Maita eta Section Paloise Pelota lankide. Ordubeteko emanaldiak dantza zuberotarra, euskal mitologia, sormen garaikidea, eragin klasikoa, maitasuna, askatasuna... dauzka osagai. Bertaratzen direnak ez dira batere damutuko!

'Üda Batez' ikuskizuna 2019ko urtarrilaren 19an, iluntzeko 8:30etan eskainiko da Paueko Zenith aretoan.

Informazio gehiago: www.laguntetamaita.fr

Sarrerak hemen eros daitezke.

Dokumentuaren akzioak