Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Oinez hasi... eta hegan bukatu!

Dokumentuaren akzioak

Oinez hasi... eta hegan bukatu!

Amaya Lubeigt eta Wilfried Van Poppel Five days to Dance dira, eta ikastetxeei beren egunerokotasuna astebetez aldatzea proposatzen diete, ikasleak koreografia-sorkuntza bateko protagonista bihurtzeko
Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Erreportajea
Data
2020/02/17
Lotura
Alea

Astelehena da, eta Amaya Lubeigt eta Wilfried Van Poppel koreografo bikotea Gasteizko Olabideikastolara iritsi dira. Aurretik, 5 egun bizi izango dituzte, eta 30 minutuko koreografia bat erakutsi beharko diete DBHko hirugarren mailako 80 ikasleri, denbora horretan zehar ohiko ikasgai arautuak utziko baitituzte Five days to Dance proiektuan zentratzeko. Agian inoiz dantzatu ez duten gazteak, bosgarren eta azken egunean dantzaldia jendaurrean aurkeztuko dutenak. 

Wilfried eta Amaya koreografoak eta dantzariak dira Bremenen, Alemanian. Gizona, holandarra, emakumea, euskalduna. 2008tik Van Poppelek 2003an sortutako de LooPERS Tanztheater konpainian lan egiten dute elkarrekin. Duela urte batzuk inoiz dantza egin ez zuten pertsonekin hasi ziren lanean. Ordutik Alemanian egiten dute, baina baita Europa osoko beste hiri askotan ere, Bartzelonan, Valentzian edo Gasteizen, besteak beste.

Dokumental arrakastatsua

Five days to Dance dokumentalaren arrakastaren ondoren hasi zen dantzari hauen joan-etorria. "Rafa Moles, filmaren zuzendaria, gure laguna da aspalditik. Egun batean, hizketan, ikastetxe ezberdinetan egiten ari ginen proiektua kontatu genion. Hilabete batzuk geroago deitu zigun, eta esan zigun horren inguruko dokumental bat egin nahi zuela", dio Amayak.

Hasieran erokeria iruditu zitzaiena, esperientzia "sinestezina" izan zen azkenean. 2014an estreinatu zen filma, eta, une horretatik aurrera, dozenaka ikastetxek interesa agertu zuten proiektuaren inguruan. Ikasturte bakoitzaren hasierarako, Amayak eta Wilfriedek urteko agenda osatua dute jada. 

Olabide ez da leku ezezaguna haientzat. Iaz egin zuten proiektua lehen aldiz, une horretan DBHko 3. maila ikasten ari ziren ikasleekin. "Esperientzia ikaragarria izan zen", deskribatzen du Ziortza Gilek, Olabideko zuzendariak. "Haurrak beren arteko gatazkak hasten diren adinean daude. Nabaritu dugu jarduera horren ostean talde gisa gehiago batzen direla, eta, beraz, ez dugu zalantzarik izan errepikatzeko".

Erreportaje osoa Go Gasteiz Kultura web gunean irakurri dezakezue.

Dokumentuaren akzioak