Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Norberarendako moduko hileta

Dokumentuaren akzioak

Norberarendako moduko hileta

Aho zapore gozoz baina gehiagorako gogoz utzi du Zubikoako frontoian bildutako publikoa Tio Teronen Semeen Festamentua ikuskizunak. Askotariko diziplinaz –eta diziplina bakoitzeko estiloz– osatutako istorioa da, elkarren artean ederki josita.
Egilea
Julen Iriondo
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2020/10/04
Lotura
Goiena

Trapa eta Caribeko doinuak; hilkutxa gainean dantzan –kaxarranka eran– zein Oñatiko Corpuseko arku dantza doinuz; antzeztuz, abestuz eta dantzan, ikuskizunean modu aktiboan –ez soilik musika joz, antzeztuz ere bai, esan nahi da– parte hartzen duen musikari talde batekin, eta dena umorez. Gauza askotatik apur bat duen ikuskizuna da Festamentua, Oñatiko Zubikoara joandako gehienei labur, laburregi –35 minutu inguru–, egin zaiena.

Dokumentuaren akzioak