Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Muxikoen tailerrarekin itxi dute X. Maiatza Dantzan egitasmoa

Dokumentuaren akzioak

Muxikoen tailerrarekin itxi dute X. Maiatza Dantzan egitasmoa

Egilea
Mireia Galarza Bastida
Komunikabidea
Baleike
Mota
Albistea
Data
2021/05/30
Lotura
Baleike

Alain Maia dantzariaren gidaritzapean, 30 lagun inguru elkartu dira Gernika plazan. Antolatzaileek "balorazio positiboa" egin dute antolatutako ekintzen bueltan. 

Eguraldiak lagunduta, Muxikoen tailerrarekin eman diote amaiera Maiatza Dantzan egitasmoko X. edizioari. 30 lagun inguru elkartu dira Gernika plazan, adin tarte desberdinetakoak, eta Alain Maia dantzariaren gidaritzapean, muxikoak dantzatu dituzte ordubetez. 

Hilabete osoan zehar izan dira dantzarekin lotutako hainbat motatako ekitaldiak herrian, eta Astindu dantza taldeko zuzendaritzako kideek  "balorazio positiboa" egiten dute antolatutako ekintzen bueltan. 

Haiek diotenez, "koronabirusak eragindako egoera" hartu behar izan dute kontuan ekintzak antolatzerako garaian. Izan ere, "ekitaldi irekiak" egiten dituzte normalean, eta pandemia dela eta, "aurrez dena ondo itxita" eduki behar izan dute. Hala ere, jendearen aldetik "erantzun ona" jaso dutela esan dute dantza taldeko kideek.

Bere aldetik, Alain Maia dantzariak txalotu egin du hain programazio oparoa antolatu izana, hark dioenez "egoera berezia dela eta normalean ez baita horrelakorik izaten beste lekuetan".  

Dokumentuaren akzioak