Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Munduko break dance onena ikusteko aukera egongo da domekan

Dokumentuaren akzioak

Munduko break dance onena ikusteko aukera egongo da domekan

The Ruggeds breakdance talde holandarra mundu mailako breakdance talde onenen artean dago. Etzi, domeka, Adrenaline ikuskizuna eskainiko dute Logela Multimediarekin batera. Kulturaten izango da, 18:00etan.
Egilea
Arantzazu Ezkibel
Komunikabidea
Goiena
Mota
Albistea
Data
2019/04/05
Lotura
Goiena

Munduko break dance onena ikusteko aukera egongo da domekan

The Ruggeds breakdance talde holandarra oso ezaguna egin da AEBetako World Of Dance lehiaketa irabazteagatik, eta mundu mailako breakdance talde onenen artean dago.

Antzokietara salto egin dute

Bada, orain, Adrenaline ikuskizunarekin lehiaketen formatua alde batera utzi dute eta antzokietara egin dute salto. Ikuskizunean nagusi dira akrobazia ikusgarriak, erritmo bizia eta energia handia.

Munduko hainbat hiritan aurkeztu dute ikuskizuna; besteak beste, London, Paris, Pekin, New York eta Toronton.

Logela Multimediarekin batera

Logela Multimedia taldearekin batera aurkeztuko dute Adrenaline ikuskizuna. Domekan aurkeztuko dute, 18:00etan, Kulturaten, 10 euroren truke.

Dokumentuaren akzioak