Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mulixka Dantza Taldeak 'Olentzero' ikuskizuna estreinatuko du Gabonetan

Dokumentuaren akzioak

Mulixka Dantza Taldeak 'Olentzero' ikuskizuna estreinatuko du Gabonetan

Komunikabidea
Alea
Mota
Albistea
Data
2021/11/16
Lotura
Alea
Mulixka Dantza Taldeak 'Olentzero' ikuskizuna estreinatuko du Gabonetan

Abenduaren 23an, Iñaki Lasak, Mulixka Dantza Taldeak, Araba Abesbatzak eta Eresia Orkestrak Olentzero ikuskizuna aurkeztuko dute Iradier Arenan. Guztira, 80 lagun arituko dira oholtza gainean.

Mulixka Dantza Taldeak bere hirugarren ikuskizuna aurkeztu du. Iñaki Palacios txistulari eta konpositorearekin batera 2017an Lurra, Ardoa, Dantza eta Iñaki Perurena harri-jasotzailearekin batera 2019an Harria aurkeztu ondoren, hirugarren Iñaki bat sartu dute ekuazioan: oraingoan, Iñaki Lasa irakaslearen laguntza izango dute Olentzero ikuskizunean, Euskal Herriko ikazkin ospetsuenaren inguruko bere ezagutza elkarbanatzeko.

"Iritsi da neguko solstizioa. Oso antzina, eguzkia mendi artean betirako desagertuko ote zen ere beldur izaten zen. Baina orain Olentzerok badaki eguzki berritu bat sortuko dela eta berriro ere izango dugula argia, berotasuna eta esperantza", azaldu dute aurkezpen oharrean. Horrekin batera, ikuskizunaren aurrerapen-bideo bat sortu dute, BigSuals ekoiztetxearen laguntzarekin.

Musikaz, dantzaz, abesbatzaz eta antzezlanez osaturiko Olentzero ikuskizunak Aro Zaharreko pertsonai mitologikoa eta gaur egungo pertsonai magikoa uztartuko ditu. "Ikuskizun sakona da, ondo zaindutako gidoiarekin, pentsaraztearekin batera, ikusle heldua zein txikiena ilusioz beteko dituena. Aspaldian galdutako Olentzeroren eta Gabonetako benetako mezua transmitituko diote ikusleari", aurreratu dute.

Horretarako, 80 lagun izango dira agertokian: Eresia Orkestrako 40 musikari, Araba Abesbatzako 25 abeslari, Mulixka Dantza Taldeko 14 dantzari eta Iñaki Lasa aktore lanetan, Olentzero interpretatuz. Gainera, Arinka Produkzioak taldearen laguntza izan dute proiektua garatzeko prozesuan, baita ikuskizunaren ekoizpenean ere.

Abenduaren 23an, Gabon Gaueko bezperan, 19:30ean Iradier Arenako Kultura Bizia gunean aurkeztuko den ikuskizunak ordu eta laurdeneko iraupena du, eta euskaraz eskainiko da. Sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da.

Dokumentuaren akzioak