Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mirandaola erromeriarekin bukatuko dira aurtengo "Santikutzak"

Dokumentuaren akzioak

Mirandaola erromeriarekin bukatuko dira aurtengo "Santikutzak"

Etzi goizean gurutzearen erlikia eramateko segizioa egingo dute parrokiatik Mirandaolako ermitaraino. Meza ostean ezpata dantza eta erromeria hasiko da
Egilea
Miriam Luki
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/05/05
Lotura
Goierriko Hitza

Santikutz jaiei amaiera eman ohi die Mirandaola Egunak. Maiatzaren 4ko hurrengo igandean ospatzen dute orain dela hainbat urte. Etzi goizean gurutzearen erlikia Mirandaolako ermitaraino eramango dute parrokiatik abiatuta. Gurutzeari laguntzen udalbatzako kideak, dantzariak eta txistulariak joango dira, besteak beste.

Meza ospatu ostean ezpata dantza egingo dute Sustraiak eta Korosti taldeetako dantzariek Mirandaolan burdinolako olagizonei ongi etorria emanez. Ola martxan jarriko dute gero, eta doan ikusi ahal izango da.

Bazkal ondorengo erromeria girotuko dute Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek. Agurtzane Elustondok hasieran Mirandaolako ospakizuna goizekoa zela gogoratzen du, «ni neskatila bat nintzela hasi nintzen han jotzen». Urtero aritzen dira erromerian eta, dioenez, «gero eta jende gehiago animatzen da dantzara».

Bertso musikatuak

Herenegun gauean Txoznagunean Soinu onak, oinak doinu bertso musikatu saioa egin zuten. Txoznagunea espresuki ireki zuten ekitaldirako eta Bertso Olarietako kide Asier Iriondok eskerrak eman dizkie Presoen Lagunei haiek ustiatu baitute Txoznagunea.

Iriondok azaldu duenez, «Joxe Arizkorreta buru-belarri aritu da urte hasieratik Jesus Castillejorekin hainbat pieza sortzen eta zenbait doinuren partiturak ateratzen». Bertsoen letrekin liburuxka egin zuten eta ikusleen artean banatu zuten. «Zalantzan egon ginen liburuxka egin ala ez, baina musika tresnen gainetik ahotsak ez zirela ongi ulertzen eta, jendeak eskertu zuen».

Bertso eskolako hiru ikasle talde eta zenbait heldu igo ziren taula gainera. Bertsolari batek baino gehiagok musikari lanak ere egin zituen, «emanaldia askoren arteko elkarlanaren emaitza da». Elkarlan hori aspalditik dator eta etorkizunean ere zer emana izango duela esan du Iriondok, «errepikatzeko moduko saioa izan da».

Dokumentuaren akzioak