Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna irailaren 10ean egingo da Izurtzan

Dokumentuaren akzioak

Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna irailaren 10ean egingo da Izurtzan

Ekitaldi honen helburua Dantzari dantza izenpeko bederatzi jantzak osotzen daben multzoa ezagutzera emotea da.

Aurten, 49. aldiz, Gerediaga Alkarteak, Durangaldeko jantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, alkarlanean, Ezpatadantzari eguna antolatu dabe irailaren 10ean, Izurtzan. Edizino honetan Izurtzako Udalak eta Mendigain Dantza Taldeak be parte hartu dabe antolaketan.
Komunikabidea
BIzkaie
Mota
Albistea
Data
2016/09/05
Lotura
BIzkaie

1967an, Iurretan izandako lehen edizinoan lez ekitaldi honen helburua Dantzari dantza izenpeko bederatzi jantzak osotzen daben multzoa ezagutzera emotea da.

Dantzari dantza edo gaur egun Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezagututako jantzak Durangaldean mendeetan zehar iraun ondoren eskualde honetatik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu ziran XX. mendearen hasieran.

XIX. mendearen amaieran, Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz, eta Garaiko eleizateetan baino ez ziran jantzan egiten. XX. Mendearen hasieran, barriz, berpizkunde handi baten ondoren, Bizkaiko lurralde gehienetara zabaldu zan, gaur egun ezagutzen dogun ikur bihurtu arte.

Dantzari dantza bederatzi jantzak osotzen dabe: agintariena (lehengoa eta ikusgarriena, Durangaldeko zenbait eleizatek mantendu izan daben banderak jantzarien ganean eregiten diralako). Jarraian zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil-jantzea eta txotxongiloa.

Amaitzeko soka jantzea edo erregelak plazaratzen dira: aurreskua eta atzeskua.

Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna - Egitaraua:

18:30ean: Jantzariak Azkonizaga inguruan batuko dira herriko plazara kalejiran joateko.

19:00etan: Dantzari dantza eta Soka jantzea edo erregelak Izurtzako plazan. Dantza saioan zehar omenaldia egingo jake Mendigain jantza taldeko hainbat kideri. Omenduak: Juan Antonio Aroma, Alberto Garate, Itziar Iriondo, Pili Arrazola, Maite Zubillaga eta Inma Gorrotxategi.

21:30ean: Frontoian lagun arteko afaria eta jantzaldia Firin Faran taldeagaz.

Partaideak:

Durangaldeko 9 jantza talde: Iurreta, Izurtza, Garai eta Mañaritik talde bana, Berriztik Iremiñe eta San Lorentzo jantza taldeak eta Durangotik Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin jantza taldeak.

2009ko Ezpatadantzari Eguna. Iturria: Gerediaga

Dokumentuaren akzioak