Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Matalaz' apeza omenduko du Oilarrak taldeak bere 30. urtemugan, pastoral ttipi batekin

Dokumentuaren akzioak

'Matalaz' apeza omenduko du Oilarrak taldeak bere 30. urtemugan, pastoral ttipi batekin

Komunikabidea
Euskal Irratiak
Mota
Albistea
Data
2023/09/12
Lotura
Euskal Irratiak

Oilarrak kantari taldeak bere 30 urteak ospatuko ditu Matalaz apaizaren pastoral ttipi bat eginez. 2013an, Xiru festibalaren karietara, Mixel Etxekoparrek  sortu zuen Ederlezi pastoralaren gisako emanaldi bat izanen da, oilarrak taldeko kantari eta Musikalde taldeko musikariekin. Bernard Goihenetxe 'Matalaz' apeza, Xiberoako laborarien 1661ko matxinadako buruzagia izan zen. Urte horretan hil zuten  Louis XIV.a Frantziako erregearen eta tokiko noblzeziaren zerbitzariek. Pastorala udaberrian estreinatuko dute; hori bai, udan Gamere-Zihigan eginen den pastoralari itzalik egin gabe.

Dokumentuaren akzioak