Dokumentuaren akzioak
Maskarada Santa Grazin abiatuko da eta neskatilak izanen dira kargu nagusietan
Maskarada batean, herriko istorioak azaltzen dira lehenik, eta ondotik, auzokoenak. Betiere umore bereziz, nahiz eta batzuetan zinez istorio gogorrak izaten ahal diren. «Euskal Herriko kazeta»-ren 2009ko bigarren asteburuko «Herri Kolore» gehigarrian, Nicole Lougarotek zioen posible dela jatorriz, maskaradak jatorriz ijito, agota edo bohamietatik (India) etortzea.
Hitzordua ezarria da. Heldu den barantaila edo otsailaren 6an abiatuko da aurtengo Maskarada Santa Graziko herritik eta maiatzaren 6an bukatuko ber herrian. Orotara, hamabost emanaldi izango dira. Barantailan Santa Grazin, Altzain eta Arrokiagan; martxoan Atarratzen, Idauzen, Ligin, Irurin eta Urdiñarben; apirilean, Alozen, Hokin, Altzürükün, Barkoxen eta maiatzean Larrainen, Gameren. Eta berriz itzuliko da Santa Grazira. Gainera, Gipuzkoan ere emanen dute Maskarada, baina oraingoz ez dute zehaztu zein egunetan.
Laurents Chuburuk Xiberuko Botza irratiari egindako adierazpenen arabera, baliteke maskarada hau izatea Santa Grazik antolaturiko azkena, izan ere, gero eta gutxiago dira bertan gazte eta euskaldunak. Xiberoko Botzak Santa-Grazi elkarteko Laurent Chuburu lehendakariarekin egindako elkarrizketa edo xehetasun batzuk irratiaren www.xiberokobotza.org webgunean daude entzungai eta irakurtzeko moduan.
Dokumentuaren akzioak