Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maitaldia Dantza jaialdiak Lekuonan lur hartuko du

Dokumentuaren akzioak

Maitaldia Dantza jaialdiak Lekuonan lur hartuko du

Miarritzen (Lapurdi) egin ohi den dantza jaialdi garrantzitsuak Lekuona Fabrikan utziko du arrastoa aurten.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2023/09/04
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Atterballeto konpainiaren argazki bat. Informadanza.com

Maitaldia Dantza jaialdi garrantzitsuak geldialdia egingo du Errenteria-Oreretan luxuzko dantza emanaldia eskaintzeko. Miarretzen (Lapurdi) egin ohi duten jaialdiak udalerri haren mugak gainditu eta beste hainbatetara helduko da aurten. Hilaren 7tik (larunbata) 17ra (igandea) egingo dute, eta igandean lur hartuko du gurean, lekuona Fabrikan zehazki.

Italiako Atterballeto Dantzaren Fundazio Nazionala ariko da Lekuonaren agertokian. Goi mailako dantzaz gozatzeko aukera eskainiko du dantza konpainiak, izan ere, Europako konpainia neoklasiko garrantzitsuenetakoa da Italiako hori. Lekuonara egokitutako lau koreografiarekin ondutako programa dakar.

Emanaldia, igandean 20:00etan izango da eta sarrerak salgai daude 9 euroan. Sarrera eskuratzeko egin klik hemen.

Dokumentuaren akzioak