Lucia Lacarra dantzariaren omenezko postrea

Egilea
Jon URBE FOKU
Hedabidea
Naiz
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
Lotura
Naiz

Basque Culinary Centerreko Jatetxeetako Gozogintzako eta Sukaldaritza Gozoko Masterreko ikasle talde batek eta BCCko irakasleek Lucia Lacarraren omenezko postrea egin dute, Luciaren dantza izenekoa. Horrela, dantzaren artea eta gastronomia uztartu dituzte, dantzari zumaiarra inspiraziotzat hartuta. Postrea txokolatezko apaingarri batez osatuta dago, zeinak dantzari baten mugimendua irudikatzen duen, sagar konpotaz betetako sagar berdezko mousse baten gainean. Lacarraren jaioterria den Zumaiako fruta nagusia ordezkatu nahi izan da: sagarra.