Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lau belaunaldi elkarrekin, emanaldian

Dokumentuaren akzioak

Lau belaunaldi elkarrekin, emanaldian

Ttarlak 25 urte dantzan ikuskizuna eskainiko da gaur, 22:00etan kiroldegiko frontoian eta lau belaunaldietako taldeak egingo dute bat oholtza gainean. Bihar ospakizunek jarraituko dute.
Komunikabidea
Urumeako Kronika
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2018/04/13
Lotura
Urumeako Kronika

EMANALDIA izango da gaur  Ttarla Dantza Taldearen 25 urteen ospa­kizunei hasiera emango die­n ekitaldia.  Ttar­lak 25 urte dantzan ikus­ki­zu­na­rekin, oholtza gaine­an egin­­go dute bat dan­tza tal­de­an aritutako lau be­launal­dietako taldeek. Gaueko 22:00­etan ha­si­ta izango da, kirol­degiko fron­toian. Txili eta Garin tabernetan sarrerak salgai daude 6 euroan.

Egun osoko egitaraua eta bazkaria, biharko

Bihar ere ospakizunek jarrai­tuko dute eta egun oso­­ko festa antolatu dute, Ti­lo­setan. Goi­zean, 11:30etatik au­rre­ra, Ka­nika taldearen jo­la­sak, Apa­­xi kontalaria eta bazkaria izango dira. Arra­tsaldez, 17:00etatik aurrera, erromeria eta taile­rrak izango dira.

Pasa den urtean Oinatzak ikuskizuna eskaini zuen Ttarla Dantza Taldeak.

Pasa den urtean Oinatzak ikuskizuna eskaini zuen Ttarla Dantza Taldeak.

Dokumentuaren akzioak