Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Larunbatean ospatuko dira kauteroak

Dokumentuaren akzioak

Larunbatean ospatuko dira kauteroak

Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2022/02/16
Lotura
Euskalerria Irratia
2007ko kauteroak.

Otsailaren azken egunetan ospatuko dituzte Iruñeko Alde Zaharrean inauteriak. “Akabo mundua. Carpe Diem” da aurtengo gaia. 

Urtero legez, inauteriaren aurreko larunbatean, Kauteroak ospatuko dira Iruñeko Alde Zaharrean.  11:30ean animalien dantzak hasiko dira, Iruña taldeko egoitzatik. Mañuetaraino joanen dira, eta Udaletxeko plazan dantzariak egonen dira. Kauteroen kalejira 18:30ean ospatuko da. Iruña taldetik irtengo dira, Nabarreriaraino joateko ondoren.

Akabo mundua, inauterietan

Iruñeko Alde Zaharreko inauterietan munduaren bukaera nabarmenduko dute aurten, pandemiari erreferentzia eginez. Otsailaren 25ean hasiko da jaia, 19:00etan pregoia irakurriko da, eta Moxaurre eta Euskal Herriko inauterien pertsonaiekin kalejiran aterako dira Nabarreria plazatik Santa Ana plazara. Ostean, Jarauta 69 txarangak lagunduta, beste kalejira bat eginen da auzotik.

Larunbatean dianekin hasiko da eguna. 11:00etan txokolate banaketa eginen da Nabarreria plazan. Bukatutakoan  auzoko gazteenak puska biltzean abiatuko dira auzoko kaletatik barna eta Orreaga kantuz taldeak kaleak alaituko ditu, Merkaderesetik abiatuta. Ondoren herri bazkaria eginen da Matalaz txokoan (txartelak Auzoenean daude salgai). Bazkariaren ondoren, 18:00etan, ‘Akabo mundua’  kalejira abiatuko da. Kalejira Elektrotxatungaren musikaz lagunduta ibiliko da. 

Igandeko goizak Iruinkokoa emanaldi berria ekarriko du. Zaldiko Maldikotik abiatuko da goizeko 9:30etan eta auzoa zeharkatuko du lau asalduak izanda. Bukaerako emanaldia Santa Ana plazan eginen dute, 12:30ean.

Astelehenean amaituko dira auzoko inauteriak. Askaria eginen dute 17:30ean puska-biltzean jasotakoarekin, Burgoen plazan.  Zazpietan zitala Nabarreriatik hartuko dute, eta kalejiraz eramanen dute Santa Ana plazara. Bertan erreko dute. Alde Zaharreko Jai Batzordeak antolatzen ditu inauteriak, auzoko elkarteen, tabernarien eta dendarien laguntzarekin. 

Dokumentuaren akzioak