Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta hirugarren, Euskal Herriko Dantza txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta hirugarren, Euskal Herriko Dantza txapelketan

Atzo, urriak 21, jokatu zen Segurako Euskal Herriko dantza txapelketaren finala, eta bertan parte hartu zuten Azpeitiko hainbat dantzarik. Txapela lortzearen atarian gelditu ziren Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta; hirugarren sailkatu ziren, 69,50 puntu eskuratuta. Oroigarria eta 500 euroko saria ekarri zituzten herrira.
Komunikabidea
Uztarria.eus
Mota
Albistea
Data
2017/10/22
Lotura
Uztarria.eus

Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak aurreneko hiru postuetan sartzea lortu ez bazuten ere, etxera eraman zuten Gillermo Areizaga Saria –mantala eta gerrikoa–. Dantza txapelketaren sortzailearen eta sustatzailea izan zenaren omenez, txapelketan lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatzen direnek jasotzen dute.

Iazko irabazleek garaipena errepikatu zuten atzo. Irurako Xabier Artola eta Pasaiako Idoia Besada izan ziren aurrenak sailkapenean, 74 puntu lortuta.  Haien aurretik gelditu ziren Iker Sanz eta Ane Urruzola Lezo eta Villabonako bikotea, 72,50 punturekin.

Hona hemen sailkapena, osorik:

Xabier Artola - Idoia Besada Irura-Pasaia 74,00
2 Iker Sanz - Ane Urruzola Lezo-Villabona 72,50
3 Amets Amubieta - Larraitz Larrañaga-Azpeitia  69,50
4 Ekain Uzkudun - Laura Bastida- Azpeitia 64,00
5 Julen Murgiondo - Saioa Galarraga- Bergara 61,00
6 Julen Berrondo - Nagore Berrondo- Errezil 60,50
7 Mikel Subinas - Maite Beobide - Azpeitia 57,00
8 Jon Ander Iriondo - Maider Arrieta Azpeitia  54,50
9 Gorka Etxeandia - Sara Chaves Gasteiz 53,00
10 Gorka Kerejeta - Leire Ezimendi Azpeitia-Errezil 50,00
11 Beñat Olano - Amaia Uralde Gasteiz 46,00
12 Irati Aranguren - Leire Urresti Azpeitia-Getaria 43,00
13 Pierre Latasa - Miren Arbelbide Urruña-Miarritze 39,00

(Argazkia: Segurako Udala)

Dokumentuaren akzioak