Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Lagun Artean Dantzan' ekimena jarri dute martxan Kortezubin

Dokumentuaren akzioak

'Lagun Artean Dantzan' ekimena jarri dute martxan Kortezubin

Egilea
Ane Maruri Aransolo
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Kortezubi
Mota
Albistea
Data
2023/10/05
Lotura
Busturialdeko Hitza

Hilabetero, hileko lehenengo zapatuetan, dantza eta musika izango dira nagusi herrian. 'Lagun Artean Dantzan' ekimena Kortezubiko Udalak antolatu du, eta EinGo taldeak dinamizatuko du.

Kortezubik musikagaz eta haurrentzako jarduerekin animatuko du bere kultur programazioa urrian hasi eta ekainera bitartean. Hala, hilabetero, hileko lehenengo zapatuetan, dantza eta musika izango dira nagusi herrian. Lagun Artean Dantzan ekimena antolatu du Kortezubiko Udalak horretarako, eta herritarrei zapatu honetako [urriak 7] ekintzetara bertaratzeko deia egin diete.

Herritarren parte hartzeari zuzendutako ekintza da hileroko lehen zapatuetarako prestatu dutena. “Herritarrek dantza egiteko aukera izango dute Lagun Artean Dantzan ekimenean, izan ere, EinGo Taldeak dantza egin gura duten guztiei parte hartzeko deia egingo diete”, azaldu dute udal ordezkariek. Zehaztu dutenez, zapatuko saioa 11:30ean izango da eta Zaragozako Lqtespera taldeak parte hartuko du.

“Udaletik, herritarren gustuko jardueraz betetako udazkena programatu dugu, aisaldiaz lagunartean gozatzeko”, adierazi du Karmele Enbeita Kortezubiko alkateak. Dioenez, “garrantzitsua” da herriak kultura, gizarte eta kirol jarduerak izatea, “komunitatearen bizitza mantentzeko eta indartzeko”. Uste du udalaren ardura dela herritarrentzako kultur eskaintza interesgarria sortzea eta beste udalerri batzuetako bizilagunentzako erreferentzia izatea. 

Dokumentuaren akzioak