Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «La danza de los diablos» argazki erakusketa inauguratuko dute Hendaian

Dokumentuaren akzioak

«La danza de los diablos» argazki erakusketa inauguratuko dute Hendaian

Gau Beltzaren kari, Patxi Beltzaizen «La danza de los diablos» argazki erakusketa estreinatuko dute gaur, azaroak 3, 19:00etan, Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean. Hilaren 25era arte ikusten ahalko da.
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Hendaia
Mota
Albistea
Data
2023/11/03
Lotura
Kazeta

 

2011 eta 2020 artean Patxi Beltzaiz askotan joan da Mexikora indigenen arima argazkitan hartzera.
2011 eta 2020 artean Patxi Beltzaiz askotan joan da Mexikora indigenen arima argazkitan hartzera. (Patxi BELTZAIZ)

 

«La danza de los diablos» argazki sortak Costa Chica del Guerreron kokaturiko Afrikatik heldu den komunitate garrantzitsua aurkezten du. Komunitate honek afromexikartasuna aldarrikatzen du hildakoekin harreman berezi baten bidez. Beraz, Gau Beltzaren kari, Hendaiako Herriak Patxi Beltzaiz, Mediabaskeko argazkilari-kazetaria  eta dokumental-argazkilariaren argazki sortaren erakusketa proposatzen du azaroaren 2tik 25era Mendi Zolan kulturgunean. Azaroaren 3 honetan, ostiralarekin, 19:00etan eginen dute inaugurazioa. 

Izan ere, hildakoen besta dela eta, esklaboen ondorengo diren hauek Mexikoko erritualak eta Afrikatik etorritakoak nahasten dituzte. Arbasoekin egin otorduei eta desagertuen omenezko aldare ospetsuei, hildakoak berriz ekartzeko etxeen aurrean dantzatzen duten deabruak gehitzen zaizkie. Besta egunean deabrua ez denez hor, zinezko askapen dantza bat egiten dute, bere azotea erabiliz. Afrikar nortasuna adierazteko borondate horrek biziberritu egiten ditu mexikar sinesmenak.

‘Mexique, De l’autre cote du Charco’ liburua

‘Mexique, De l’autre cote du Charco’ liburuan ere atzematen ahal dira argazki horiek. Patxi Beltzaiz eta Vero Trapak Mexikoren ezohiko hurbilketa proposatzen dute bidaia kontaketa baten forman. 2011 eta 2020 arteko Mexikoko testu eta argazkiak nahasten dira bertan, haien topaketak ezagutaraziz. Urte horien artean, Guerrero, Chiapas edo Oaxaca estatuetara joan dira, identitate-borrokaren bilakaera neurtzera. Murgiltze osoan, autoreek ez dituzte sekula bide turistikoak hartu. Indigenen arima ikertu nahi izan baitute, behialako inperialismoari eta gaurko neo-liberalismoari erresistentzia eginez.

Dokumentuaren akzioak