Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukai Dantza omenduko du Errenteriak

Dokumentuaren akzioak

Kukai Dantza omenduko du Errenteriak

Hilaren 20an izango da omenaldia Kukai Dantzaren ibilbide artistikoa eta izandako lorpenak aitortzeko.
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2019/03/11
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Kukai Dantza omenduko du Errenteria-Oreretak. Bere ibilbide artistikoa eta eskuratutako lorpenei aitortza egingo diote horrela hilaren 20an (asteazkena) izango den ekitaldian. Dantza konpainiak bidelagun izandako hainbat eta hainbat artistek hartuko du parte, baina horrez gain, errenteriarrek ere izango dute Kukai Dantzako kideei mezu bat bidaltzeko aukera. Horretarako. Mila esker Kukai lelodun txartelak prestatu dira, eta udalak gonbita luzatu die herritarrei horietan hitz batzuk idazteko.

Txartelak Niessen Kulturguneko harreran jaso ahal izango dira gaurtik hilaren 15era bitartean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Hilaren 15a izango da, hain zuzen ere, mezuak idatzita entregatzeko azken eguna.

Omenaldia hilaren 20an, asteazkenarekin, izango da 19:00etan hasita Xabier Olaskoaga plazan, eta euria egingo balu, Niessen Kulturgunean.

Kukai Dantzako kideak aurten irabazitako Max Sariekin.

Dokumentuaren akzioak