Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kriskitin dantza taldeak ‘Bagabiz’ ikuskizuna eskainiko du zapatuan Durangoko Plateruenan

Dokumentuaren akzioak

Kriskitin dantza taldeak ‘Bagabiz’ ikuskizuna eskainiko du zapatuan Durangoko Plateruenan

Kriskitin Dantza taldea ‘Bagabiz’ ikuskizuna prestatzen ari da Bartolome Ertzilla Musika Eskolako txistulariekin batera. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainiko dute zapatuan (19:00etan). Sarrera doakoa izango da.
Komunikabidea
Mugalari
Mota
Albistea
Data
2018/12/20
Lotura
Mugalari

Ikuskizunean 68 dantzarik eta 8 musikarik hartuko dute parte oholtza gainean. 5 urtetik 70 urte bitarteko partaideak. Kriskitin sortu zenean hasi eta gaurdaino dantzan jarraitzen duten dantzariak eta harrobiko txikienak, denak batera, bakoitzak bere trebetasuna eta grazia erakutsiz.

Euskal Herriko 7 lurraldeetako dantzak izango dira ikusgai. Guztira 20 dantza. Dantzatzen duen herria, goroldiorik egiten ez zaion harria.

Durangon Folk 2018

Dokumentuaren akzioak