Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaxarranka eta Emakumeen aurreskua, Lekeitioko sanpedroetan

Dokumentuaren akzioak

Kaxarranka eta Emakumeen aurreskua, Lekeitioko sanpedroetan

Ohiko lekuetan barik, Abaroa parkean egingo dira biak aurten, aforo mugatuagaz. Zozketa bidez erabakiko da sarrera.
Komunikabidea
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2020/06/25
Lotura
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2019/06/san-pedro-eguna-lekeition-1.jpg

Aurtengo San Pedro jaiak ez dira ohikoak izango Lekeition, hala ere, San Pedro Eguneko ohitura zahar batzuk mantentzea posible dela ikusi du jai batzordeak, eta Kaxarranka eta Emakumeen aurreskua ez dira faltako.

Ohiko lekuetan barik, Abaroa parkean egingo dira biak aurten, aforo mugatuagaz. Horrela, bertara joateko izena eman beharko da aldez aurretik, eta izena ematen duten guztien artean sarreren zozketa egingo dute. Gaur [ekainak 25] eta bihar [ekainak 26] eman behar da izena, 10:00etatik 13:00etara, kultur etxean. Jakitera eman dutenez, zozketa bihar arratsaldean egingo da, eta sarrera lortu dutenei deitu egingo zaie baieztatzeko. “Joateko aukerari ez dutenek, Lekeitioko Udaleko sareetan bideo berezia izango dute astelehen eguerdian”. Abaroa parkean, 11:30ean, hasiko dira Kaxarranka eta emakumeen aurreskua.

Kalejirak. Ekintza bi horiez gain, beste ekitaldi batzuk ere egongo dira sanpedroak ospatzeko. Domekan [ekainak 28] Lekitto Musika Bandaren kalejira egingo da arratsaldean, eta astelehen [ekainak 29], goizean dei eittekuak, herriko txistularien kalejira eta meza egongo dira. Arratsaldean, berriz, 13:00etan irrintzi txapelketa egongo da, 13:00etan, Abaroan, eta  22:30ean, Blackie & Kanuto umeentzako film emanaldia ere leku berean. Sarrerak doan hartu ahalko dira Abaroan 19:00etatik aurrera.

Martitzen [ekainak 30] arratsaldean kalejiran irtengo da, berriro ere, Lekitto Musika Banda, eta 22:30ean Agur Etxebeste filma emango dute Abaroan. Sarrerak doan egongo dira bai eta ere Abaroan, 19:00etatik aurrera. Eguaztenean [uztailak 1] Itxaropena txistularien kalejira egongo da jaiei amaiera emateko. San Pedro jaietan etxeetako balkoiak apaintzera eta lorez betetzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Segurtasuna. Ekintza guztiek segurtasun protokoloa jarraituko dutela argitu du Lekeitioko Udalak, eta herritarrei erantzukizunez jokatzeko eskaria egin diete. “Kalejira ikusten baduzue gozatu, baina ez hurbildu musikariengana eta ikusleen artean distantziak mantendu”.

Abaroa parkean egingo diren ekintzetara joateko “derrigorrezkoa” izango dela  maskara ipinita joatea azpimarratu dute: “sarreran eskuak garbituko dira eta bakoitza eseri beharreko aulkira bideratuko da”. Segurtasun distantzia zehazten duten markak ere egongo dira sarreran.

Dokumentuaren akzioak